ES | EU
Gobierno Vasco

CURRICULUM ANITZEKO PROGRAMA

Curriculum-aniztasuneko programek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzea dute helburu. Programa horien hartzaileak hauek dira: behar den ebaluazioa egin ondoren curriculumaren edukiak, jarduera praktikoak eta arloak beste era batean antolatuta eman behar zaizkien eta etapa ren oinarrizko helburu eta gaitasunak lortzeko metodologia espezifikoa behar duten ikasleak.
Aurtengo ikasturtean, 2016/17, bi urteko programa amaituko duen talde bat dugu.
Irakasle arduraduna, Isabel Díaz.

"BIDELAGUNA" PLANA: ESKOLAN LAGUNTZEKO PROGRAMA

Eskolan laguntzeko programaren helburua da eskola-arrakastako indizeak hobetzea, eta, horretarako, hauek egin nahi dira:  • Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko. • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena. • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea. • Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea, elkarrekiko.

Programa hau DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat da. Eskolak amaitu ondoren, astean hiru egunetan, astelehen, astearte eta ostegunetan, 15.30etatik 16.50etara, maila bakoitzeko 12 ikasle bi monitoreen ardurapean geratzen dira, beraien zailtasunetan lagundu dezaieten.

Erabiltzen diren baliabideen artean Eskola 2.0-koak daude (ordenagailuak etab.).

Elena Rubio da programaren arduraduna.

HEZKUNTZAN BERARIAZ SENDOTZEKO PROGRAMA

Programa honen hartzaileak izango dira 2016ko abenduaren 31 baino lehen 13 edo 14 urte bete dituzten neska-mutilak, DBHko 1. edo 2. mailan matrikulatutakoak, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak: • eskolan atzerapen handia izatea (lehen hezkuntzako curriculumaren arabera), batez ere arlo instrumentaletan, eta atzerapen hori gizarte-egoera kaltetuetan egotearekin loturik egotea. • eskolara egokitzeko arazoak izatea, eta sarritan ikasketetan atzeratuta ibiltzea.  
Salbuespen gisa, 15 urteko ikasleak ere sar daitezke programan, goian zehaztutako baldintza beretan, baldin eta irakasleek uste badute ezin dutela DBHko 3. mailara igaro, eta ez daudela Oinarrizko Lanbide Heziketa edo Curriculum Desberdinetako Programa egiteko moduan, ezta ere.

Ikasturte honetan, 2016/17,  talde bat izango dugu.

Programaren arduraduna Isabel Díaz da.

HIZKUNTZA-ERREFORTZUA

  • 07/08/2014 |

Hizkuntza-errefortzua behar duten Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako ikasle iritsi berriei zuzendua.
Helburu hauek proposatzen dira hizkuntza-errefortzuarentzat:
• Euskal hezkuntza-sistemara iritsi berriak diren ikasleen barneratzea erraztea, eskolaingurunean
ahalik eta azkarren integratu daitezen eta ahalik eta baldintza onenetan.
• Ikasle horiei berariazko arreta ematea, beren irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuan
baliatu behar dituzten hizkuntzen gaitasun linguistikoak eta komunikatiboak eskura
ditzaten, curriculumean egin beharrekoak izan daitezkeen doiketak eginez.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net