ES | EU
Gobierno Vasco

Aste zurian Baztanera

  • 2018/03/05 |

Otsailaren 14tik 16ra bitartean, DBHko 25 ikaslek Lekarotzeko aterpetxean igaro dituzte hainbat egun.

Bidaia, institutuko Euskara departamenduak eta gurasoen elkarteak antolatu dute, Getxoko Udalaren diru laguntzarekin, eta helburua euskara sustatu eta ikasleek egoera ludikoetan erabiltzea izango da.

Irudien galerian dituzue argazkiak.

Eta hemen azpian bideoa.

 

Antzerki eskola

  • 2018/01/28 |

Kaixo guztioi!
Institutuko Guraso Elkarteak Normalkuntza Batzordearekin batera Antzerki eskola sortu nahi du institutuan. Hona hemen jardueraren gaineko datuak:

NORI ZUZENDUA: DBH 1 eta 2. mailako ikasleei

NOIZ HASI: Otsailak 5ean

NOIZ AMAITU: Maiatzak 28an

ORDUTEGIA: Astelehenetan 12:55etik 13:40ra (jantokiko jolasorduan)

HIZKUNTZA: Euskara

IRAKASLEA: Jon Urraza

PREZIOA: 10€ hilean (gehienezko prezioa, ikasle kopuruaren araberakoa)

10 ikaslez osatutako taldea sortu nahiko genuke eta ekainaren 1ean lau hilabete hauetako lanaren erakusgarri izango den antzezlana izango genuke ikusgai. Interesdunek izena eman dizaiotela euskara irakasleari urtarrilak 29 baino lehenago.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Klaseak eskolaz kanpoko orduetan

  • 2017/09/29 |

Gurasoen elkarteak antolaturiko eskola orduetatik kanpoko euskara (EGA maila lortzeko), frantsesa eta ingeleseko klaseetara apuntatzeko epea urriaren 6a arte luzatzen da.
Norbaitek interesa badu, nahikoa litzateke orri batean izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta aukeratutako hizkuntza idaztea, eta orria Gurasoen elkarteak institutuko sarreran daukan buzoian uztea.
Klaseak urriaren 9an hasiko dira: DBHkoak, astearte eta ostegunetan, 15.30etatik 16.30etara; Batxilergokoak, astelehen eta asteazkenetan, 15.30etatik 17.00etara
Informazioarako telefonoa: 944443662

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net