ES | EU
Gobierno Vasco

50. Urteurreneko lehiaketen sariak

  • 2016/12/14 |

Hemen dituzue 50. urteurrenaren inguruan antolatutako lehiaketen saridunak.

Izen bakoitzean sakatuz, saritutako lanak ikusi ahal izango dituzue.

Sariak Gurasoen elkarteak oparitu ditu.

 
Euskera1. SariaAne San José"Ihesean"
 2. SariaAne España"Begiak itxi baino ez nituen egin"
 3. SariaCristina Pérez"50. urteurreneko ospakizuna"
    
Castellano1. SariaAdriana Fericgla"El aula número 13"
 2. SariaNaia Ostaikoetxea"Misión: fotografía en blanco y negro"
 3. SariaÍñigo Angulo"El amigo de la muerte"
    
Ingelesa1. KategoriaGoiuri Cuadra Halloween night
 2. KategoriaNaia Ostaikoetxea Picnic day
    
FrantsesaSari bakarraHegoa Pombo 50e anniversaire
    
Marrazketa1. SariaAne Martínez 
 2. SariaEstibaliz Amorós 
 3. SariaJia Yan Ye 

 

Egunik handiena

  • 2016/11/15 |

Astelehenean, azaroak 14, hainbeste zain egon ondoren, ospatu genuen 50. urteurrenaren eguna.

Norvegiatik, Erasmus + europar programaren barruan, etorritako 15 ikasle eta euren irakasleei egindako harrerarekin hasi genuen eguna areto nagusian.

Ondoren, eta jarraian, 9.10etatik hasita "Musika eta hitzak" tarteak izan genituen ikasle guztientzat, bai euskaraz bai gazteleraz.

Idazle eta gure institutuko irakasle den Unai Elorriaga hasi zen "Baroja eta Barojatarrak" hitzaldiarekin. Ondoren, Getxoko Filatelia elkartekoak, Armando Llamosas historialaria eta Jesus Fernandez Ungil irakasle emeritoa aritu ziren ikasleen aurrean.

Hitzaldi guztien aurretik primerako musika emanaldiak eskaini zizkiguten, Ana Pila, musikako irakaslearen gidaritzapean, bertako Musikako ikasleeek.

Hamaiketan, sarrera nagusian, eta Getxoko Alkatea bertan zelarik, ospakizun berezia egin genuen. Aurreskua dantzatu ondoren Itxasne Elorza eta Iraia Doncel ikasleek, altzifre bat landatu zen oroigarri gisa. Txema Cuestak, antzinetasun gehieneko irakasle izanik, Cristian Gonzálezek, ikasleen partetik, eta Ana Puentek, Gurasoen elkarteko ordezkari gisa, palakada batzuek bota zituzten.

Bertsoak segidan hainbat ikasleen aldetik, Lexuri Ayo eta Joseba Agirrezabala irakasleek lagunduta.

Ondoren, zuzendariak, alkateak eta gurasoen ordezkariak hitz batzuek esan zituzten.

Azkenik, ekitaldiari amaiera emanez, "Agur Jaunak" jo zuten, dotore jo ere,  Luken Agirregoikoak (tronpeta), Iraia Doncelek (txistu) eta Ana Pilak (pianoa), eta azken palakadak bota alkateak eta zuzendariak.

Hurrengo loturetan aurkituko dituzue egunkari desberdinetan agertutakoa ekitaldiari buruz:

 

50. Urteurrenaren Eguna

  • 2016/10/31 |

1966ko azaroaren 13an inauguratu zen ofizialki gure institutua.

Datorren 13an, beraz, 50 urte beteko ditugu.

50. urtebetetzea azaroaren 14an ospatuko dugu, 11etan egingo dugun ekitaldi nagusiarekin.Bertan izango dugu Getxoko alkate jauna, Imanol Landa, orain dela 50 urte orduko alkatea, Fernando de Ybarra, bertan izan zen bezala.

Ekitaldia, oroimen gisa landatuko den zipresaren inguruan gauzatuko da, eta musika emanaldiak ere izango ditugu, ikasle, guraso eta beste batzuen mintzaldiez gain.

Hau guztia dela eta, Julio Caro Barojaren omenez ere oroigarri bat ipiniko da sarreran dagoen irudian.

Egunean zehar hitzaldiak eta musika emanaldiak etengabe eskainiko dira. Honatx egitaraua:

 

  • 8.15: Norvegiako ikasle eta irakasleei harrera areto nagusian

"MUSIKA ETA HITZAK" areto nagusian:

  • 9.10-10.05: Unai Elorriaga: "Baroja eta Barojatarrak": DBH-1-3, DBH-1-4, DBH-2-3, DBH-2-4
  • 10.05-11.00: Unai Elorriaga: "Baroja eta Barojatarrak": ESO-3-1, ESO-3-2, ESO-4-1, ESO-4-2, ESO-4-4
  • 11.30-12.25: Sociedad Filatélica de Getxo: "La filatelia en Getxo": ESO-1-1, ESO-1-2, ESO-2-1, ESO-2-2
  • 12.25-13.20: Armando Llamosas: "Julio Caro Baroja nire ikuspegitik": DBH-3-3, DBH-3-4, DBH-4-3
  • 13.40-14.35: Armando Llamosas: "Julio Caro Baroja nire ikuspegitik": BATX-1-3, BATX-1-4, BATX-1-5, BATX-2-3, BATX-2-4
  • 14.35-15.30: Jesús Fernández Ungil: "El jardín del instituto: la importancia de un entorno agradable": BACH-1-1, BACH-1-2, BACH-2-1, BACH-2-2


 EKITALDI NAGUSIA:

        11.00: sarreran, zipres bat landatuko da; ikasleen musika emanadia, aurreskua,  bertsoak, alkatearen eta gurasoen ordezkarien agurra, besteak beste; seiluen erakusketa...

50th Anniversary Story Competition

  • 03/11/2016 |

Owing to the 50th anniversary of our school, the English Department announces a writing contest for all of our students.

You will have to write a beautiful story of your own.

You can see all the instructions in the poster beside, or in your class information board.

50. Urteurrena Literatur lehiaketa

  • 2016/11/03 |

Euskara Mintegiak literatur lehiaketa  antolatu du institutuaren 50. urteurrena ospatzeko.

Esaldi bat aukeratu dugu: ikasleek, esaldia abiapuntu hartuta, testu bat sortu beharko dute.

Hamar, hogei lerro inguru, ordenagailuz, aurkezpenerako arauak errespetatuz.

Hau da aukeratutako esaldia :

  "Sartu egin ziren jendez gainezka zeuden pasilloetatik barrena"

Sariak: 50, 30 eta 20 eurotako opari-txartelak.

Informazio gehiago jasotzeko, jo euskarako irakaslearengana.

 

 

50. urteurreneko literatura lehiaketa

  • 2016/10/27 |

Gaztelania eta Literaturako Departamentuak, institutuaren 50. urteurrena dela eta, literatura lehiaketa bat antolatu du ezkutuko kontakizunezkoa, hain zuzen.

Sariak egongo dira hiru irabazleentzat: 50, 30 eta 20 euroko txartelak

Lehiaketaren oinarriak ezagutu nahi izanez gero, sakatu hemen edo Gaztelaniako irakasleari galdetu.

Concours de poésie 50 ans

  • 2016/10/29 |

Le lycée Julio Caro Baroja fête ses 50 ans, 50 ans d´existence, 50 ans d´experience.
Pour participer à ce concours vous devez être des étudiants de français langue seconde.
Le thème du concours est : “Mon lycée et moi”
Les poésies présentées doivent être originales et si des images sont utilisées, elles doivent être libres de droit.
Les candidats doivent envoyer leur production au secrétariat du lycée de façon anonyme. (Le nom de l´auteur dans une envelope fermée).
Un groupe de professeurs d´anglais et de français déterminera le poème gagnant. Il será lauréat par un chèque cadeau d´une valeur de 50 euros.

 

Marrazketa eta Margoketa Lehiaketa

  • 2016/10/24 |

Marrazketako Departamentuak Marrazketa eta Margoketa Lehiaketa antolatu du ikasleentzat institutuaren 50. urteurrena dela eta.

Oinarriak hemen sakatuz kontsultatu ditzakezue, edo Marrazketako irakasleei galdetuz.

Sariak: 50, 30 eta 20€ko txartelak irabazleentzat.

 

25. URTEURRENEKO ALDIZKARIA

Hemen azpian duzue 25. urteurrenean ateratako aldizkaria.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Kartela ipinita

  • 2016/08/07 |

Ipinita duzue institutuko sarreran 50. urteurrena iragartzen duen kartela.

Dakizuenez, kartelaren egilea Batxilergoko ikaslea den Jon Rodriguez da, berak irabazi baitzuen horretarako egin zen lehiaketa.

50. urteurrenaren Filatelia erakusketa

  • 2016/05/06 |

Maiatzaren 9tik 14ra Getxoko XXXIII. Filatelia erakusketa izango da eta oraingoan gure zentroa omenduko du, bere 50. urteurrenean.

Algortako Kultur Aretoan bisitatu ahal izango da, 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.

Astelehenean, hilaren 9an, erakusketa aretoan bertan, 17.00etatik 20.00etara, posta-gunea jarriko da nahi diren eskutitzetan, txarteletan etab. erakusketaren zigilu-marka berezia ipintzeko. Horretan Julio Caro Barojaren irudia agertzen da. Jardueraren gutun-azalak eta txartelak ere izango dira salgai.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Getxoko Filatelia elkarteari eskeinitako omenaldiagatik.

Irudien galerian dituzue sari banaketako argazkiak.

Eskerrikasko!

Saria Jon Rodriguezentzat

  • 2016/04/07 |

Jon Rodriguez Aranguren (argazkian), Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak, irabazi zuen duela gutxi insititutuko 50. urteurrenaren kartela aukeratzeko eratutako lehiaketa.

Gaur jaso du Gurasoen elkarteak emandako 300 euroko saria.

Zorionak Jon!

50. urteurrenaren kartel irabazlea

  • 2016/03/04 |

Institutuko 50. urteurrenaren ekitaldien berri emango duen kartela aukeratzeko antolatu genuen lehiaketak badu irabazlea. JON RODRÍGUEZ ARANGURENek, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak irabazi du.

Laister emango diogu Gurasoen elkarteak eskainitako saria, 300€ hain zuzen.

Mila esker parte hartu duzuen ikasle eta ikasle ohi guztioi.

Hemen duzue saritutako kartela.

Zorionak Jon!

Institutuko aspaldiko argazkiak

  • 2016/01/29 |

Institutuko 50. urteurrena ospatzekotan geranez, aspaldiko argazkiak nahi genituzke irudien galerian ipini eta erakusketa bat antolatzeko.

Eskertuko genizueke helbide honetara bidaltzea: 014299aa@hezkuntza.net

Eskerrikasko!

50. urteurrenaren kartela aukeratzeko lehiaketa

  • 2015/12/27 |

1966ko azaroaren 13an inauguratu zen gure institutua.

Beraz, datorren ikasturtean, 2016/17, 50. urteurrena ospatuko dugu.

Hori dela eta, lehiaketa bat antolatu dugu, urteurrenaren kartela aukeratzeko. Lehiaketan ikasle eta ikasle ohiak parte hartu dezakete, eta sari bakarra emango da, 300 eurokoa.

Aurkezteko epea: otsailaren 1etik 15era.

Lehiaketaren baldintzak ezagutzeko sakatu hemen.


© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net