ES | EU
Gobierno Vasco

Euskararen astea

  • 2017/11/23 |

Azaroaren 30etik abenduaren 7ra, "Euskararen astea" ospatuko dugu institutuan.

Hauek dira, besteak beste, antolatutako ekitaldiak: kalejira ikastetxetik, euskal zunba, euskaraokea, Durangoko azokara irteera, herri kirolak, filmak, hitzaldiak...

Egitarauaren xehetasunak agendan dituzue.

 

Korrika!

  • 2017/04/06 |

Beste urteetan bezala, aurten ere Korrikan parte hartu dugu, oraingoan, bietan, hain zuzen, bai Korrika txikian, martxoaren 31an egindakoa, baita apirilaren 6an, goizaldean ospatutakoan ere.

Gure zentroko partehartzaileek Korrika txikian kamiseta berdea eraman dute, eta testigua eraman duten ikasleak Ane Eguiluz eta Chaia Abbali izan dira.

Argazkian, Iratxe Cayero eta Iker Uribe, Batxilergoko ikasleak, testigua daramatela.

Eskerrik asko denoi!

Argazki gehiago, irudien galerian.

Normalkuntza

  • 2012/11/24 |

Aurten lehendabiziko aldia da gure ikastetxea Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Programaren (NPH) partaidea dela.

Proiektuaren helburu nagusia eskola giroan euskararen erabilera bultzatzea da. Hortaz, ikastetxeko jardunarekin zerikusia duten arlo guztietan (dokumentazioa, baliabide pedagogikoak, barne eta kanpoko komunikazioa, eskolaz kanpoko jarduerak, etab.) euskarari dagokion garrantzia eman nahi diogu.

Abian jarri dugun egitasmo hau aurrera ateratzeko eta egindakoa datozen ikasturteetan sakondu eta zabaldu ahal izateko, ikastetxeko irakasle, ikasle, langile eta gurasoen laguntza mesedegarria litzateke.

Ekarpenen bat egin nahi izanez gero, mezua honako helbidera bidal dezakezu: jcbeuskara@gmail.com

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net