ES | EU
Gobierno Vasco

Elkartrukea Scituate (USA)-ko ikasleekin

  • 2017/04/24 |

Gure artean ditugu dagoeneko Scituate High School, Scituate (Massachusetts)-eko ikasle eta irakasleak. Badira 30 urte baino gehiago elkartruke hau egiten dugula bi zentroen artean.

Madriletik pasa ondoren, gurekin hainbat ekitaldiz jositako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute iganderarte.

Argazki gehiago dituzue irudien galerian, eta baita blogean ere.

Ongi etorri! Welcome!

Norvegiara goaz!

  • 2017/03/09 |

Martxoaren 11tik 17ra bitartean Bergen-era (Norvegia) goaz.

DBHko 4. mailako hamabost ikasleek hartu dugu parte, Erasmus+ programaren barruan, europar proiektu batean.

Programan parte hartzen duten herrialdeak hauek dira: Alemania, Frantzia, Hungaria, Grezia eta Norvegia.

Azaroan gurekin izan genituen Bergenetik etorritako ikasle eta irakasleak,  Olsvik√•sen videreg√•ende skole ikastetxekoak hain zuzen. Orain guri tokatzen zaigu!

 

Norvegian gaude!

Bergen-en gaude.

Sakatu lotura honetan gure berri izateko.

Erasmus+: Bergen-Getxo

  • 2016/12/03 |
Azaroaren 18an amaitu genuen Bergen-eko ikasle eta irakasleekin aurrera emandako elkartrukea, Erasmus+ europar proiektuaren barruan.
Larunbatean Gaztelugatxen izan ginen parte hartu dugun familia guztiok, eta bertako giroaz eta paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.
Igandean elkarri agur esan genion, baino jakinik agur laburra dela, martxoan berriro elkartuko bait gara.
Mila esker familia guztioi hain harrera ona egiteagatik!
Programaren barruan egindako guztiaren berri izateko, Erasmus+ atalera jo dezakezue edota Our English Projects blog-era.
Argazkian, parte hartu duten familiak aireportuan.

Erasmus+: elkartrukea Norvegiarekin

  • 2016/11/12 |

Erasmus + proiektuak direla eta, gurekin izango ditugu datorrean aste osoan Norvegiatik etorriko zaizkigun 15 ikasle.

Gure ikasleen etxeetan egongo dira.

Astean zehar, "Youth Employment in Europe" gaia jorratuko dute elkarlanean eta hainbat bisitaldi eginez.

"Our English Projects" blogean jarraitu ahal ditzakezue gorabehera guztiak.

Norvegiakin elkartrukea

  • 2016/09/27 |

Parte hartzen dugun Erasmus+ europar proiektuaren barne, Norvegiako ikastetxe batekin egingo dugun elkartrukea prestatzen ari gara.

Norvegiarrak gurera datorren azaroan etorriko dira, eta gu hara martxoan joango gara.

Guztia prestatzeko Polonia aldean dira gutako bi irakasle, Nerea Acebo eta Mª Jesus Dominguez, hain zuzen. Poloniak ere, beste lurralde batzuekin batera,  proiektuan parte hartzen du.

Argazkian dituzue beste hainbat lurraldetako irakasleekin batera.

Elkartrukea USAkin

  • 2016/09/04 |

Gure institutuko 25 ikasle Boston inguruan dagoen Scituate-eko ikastetxe batekin egiten dugun elkartrukean parte hartzen ari dira.

Elkartrukea 15 egunekoa da.

Ourenglishprojects blogean ikusi eta jarraitu ditzakezue euren esperientziak.

Argazkian, parte hartzen ari diren ikasleak.

 

 

Alemaniarekin elkartrukea

  • 2016/03/22 |

Dagoeneko itzuli dira Garbsenen izan diren gure ikasle eta irakasleak,  Erasmus + proiektuaren barruan, Alemania, Hungaria eta Norvegiako ikasleekin batera egin den egonaldian parte hartuz, hain zuzen.

Han ibili dira, 11tik 18ra bitartean, eta aukera izan dute hainbat momentu eta esperientzia konpartitzeko .

Argazkian, Amsterdameko aireportuan irten aurretik.

Egitarauaren berri gehiago izateko, sakatu hemen.

 

Elkartrukea Scituateekin (Massachusetts, USA)

  • 2016/01/20 |
  • Ingeleseko departamendua

Gure institutuko Ingeleseko departamendua Scituate (Massachusetts)-eko Scituate High School ikastetxearekin hurrengo elkartrukea prestatzen hasia da.  

Badira 25 urte elkartruke hau egiten hasi ginenetik. Hamabost egunetako esperientzi zoragarri hau hainbat eta hainbat ikasleek bizi izan dute: amerikar bizitzeko estiloa ezagutu bertako familia batekin. Ahaztu ezinekoa!

Gure ikasleak irailean joango dira eta hangoak udaberrian etorriko dira. Guztira 15 egun izango dira.

Ikasle kopurua mugatua da: 20

Ordaindu beharrekoa: 1500€ gutxi gorabehera, lau zatitan.

Interesdunek Ingeleseko departamendura jo behar dute, eta baimena eraman, urtarrilaren 26rako.

Argazkian, aurreko elkartrukean parte hartu zutenak.

Elkartrukea Alemaniarekin

  • 2015/11/20 |

Dakizuenez, gure zentroa Erasmus + programan parte hartzen ari da. Gure kasuan, programaren izenburua "Youth Employment" da.

Hori dela eta, datorren astean gure artean izango ditugu Alemaniatik etorritako 21 ikasle eta euren irakasleak, hain zuzen Geshwister Scholl Gymnasium, Berenbostel, Garbsenekoak.

Gure ikasleen etxeetan egongo dira, eta elkarlanean jarduteaz gain, elkartruke batek dakarren esperientziaz gozatzeko aukera ere izango dute.

Gure ikasleak, DBH-4koak, martxoan joango dira Alemaniara.

Eguen hauetan, ikasleek, bi hilabeteetan gazteon langabeziari eta gure hezkuntza-sistemari buruz egindako lanak aurkezteko aukera izango dute. Hainbat lantegi eta Fadura Lanbide Hezkuntzako Zentroa ere bisitatuko dituzte eta, azkenik, elkarren arteko proiektuak landuko dituzte bi lurraldeotako hezkuntza sistemak konparatuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Hurrengo elkartrukea prestatzen... Alemaniarekin

  • 2015/09/29 |

Ikasturte honetan, eta hurrengo bietan ere, gure zentroak Europear Proiektu batean parte hartuko du.

Gazteen enpleguari buruz arituko gara Frantzia, Polonia, Alemania, Hungaria eta Greziako hainbat ikastetxeekin batera.

Gai hori sakonki jorratzeko aukeraz gain, bertan parte hartzen duten 20 ikasleek, martxoan, Alemaniarekin egingo diren elkartrukeetan ere parte hartuko lukete.

Gure institutuko bi irakasle, Mª Jesús Domínguez eta Nerea Acebo hain zuzen (argazkian), egun hauetan Normandiako Herouville St. Clair-eko Salvador Allende Lizeoan dabiltza hainbat ekintza prestatzen ikastetxe desberdinetako irakaskideekin batera.

Hogeita hamar urteko elkartrukea Getxo - Scituate (USA)

  • 2015/04/07 |

IES Julio Caro Baroja BHI is celebrating the 30th Getxo-Scituate Exchange Anniversary next week.

Ostegunean heldu ziren Getxora Estatu Batuetan, Boston inguruan dagoen Scituate herriko  Scituate High School-eko 26 ikasle eta hiru irakasleak. Ostiralean, hilak 17, institutura lehenengo aldiz hurbildu ziren. Gurekin izango ditugu hilaren 27a arte hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua burutuz.

Hogeita hamarreko elkartrukea!

Ikusi albistea El Correo-n.

Egitaraua jarraitzeko sakatu hemen.

WELCOME! ONGI ETORRI! ¡BIENVENIDOS!

European travelling week

  • 2015/03/11 |

16th-20th March

Two amazing trips for our adventurous students.

One group is visiting London and Comenius students are flying to Germany.

Auf Wiedersehen!

  • 2014/12/01 |

Azaroaren 22tik 28ra ospatu da gure institutuan aldebiko Comenius topaketa Alemaniako Garbsen hiriko IGS ikastetxeko ikasle eta irakasleekin.

Gurekin egon diren egunetan bigarren urteari dagokion azken hiruhilabeteko lana bateratu dugu, eta europear identitateaz aritu gara ingelesez nazio desberdinetako taldeen bitartez.

Martxoan guri tokatzen zaigu Alemaniara joatea.

Lotura honetan sakatu topaketa honi buruzko eguneroko gorabeheren berri izateko.

Comenius proiektua 2014/15

  • 2014/10/11 |

Comenius proiektua dela eta, pasadan asteazkenean, urriaren 8an hain zuzen, ikasle eta irakasleek lehenengo bilera izan zuten. Bilera horretan orain arte parte hartu duten ikasleak eta hurrengo bi urtetan parte hartuko dutenak egon ziren. Hori aprobetxatuz, zuzendariak, parte hartutako ikasleei eurek egindako Egutegiak banatu zizkien. Eta hurrengo proiektuan parte hartuko dutenek Alemaniako Garbsen hiriko ikastetxeetako ikasleekin egingo den elkartrukea prestatzen hasi ziren.

Aragazkia handiago ikusteko, jo irudien galeriara.

Back from Boston

  • 2014/09/15 |

Berriro hemen gaude. Atzo ailegatu ginen, malko eta guztiz. Sekulako esperientzia bizi izan dugu eta inoiz ez dugu ahaztuko.

Ezin hobeto pasatu dugu.

Eta handik etortzen direnean aste santu inguruan gu bezain ondo pasa dezaten ahalegin guztia egingo dugu.

Berri gehiago jakiteko sakatu hemen.

Elkartrukea Scituateekin (Massachusetts, USA)

  • 2016/01/20 |
  • Ingeleseko departamendua

Gure institutuko Ingeleseko departamendua Scituate (Massachusetts)-eko Scituate High School ikastetxearekin hurrengo elkartrukea prestatzen hasia da.  

Badira 25 urte elkartruke hau egiten hasi ginenetik. Hamabost egunetako esperientzi zoragarri hau hainbat eta hainbat ikasleek bizi izan dute: amerikar bizitzeko estiloa ezagutu bertako familia batekin. Ahaztu ezinekoa!

Gure ikasleak irailean joango dira eta hangoak udaberrian etorriko dira. Guztira 15 egun izango dira.

Ikasle kopurua mugatua da: 20

Ordaindu beharrekoa: 1500€ gutxi gorabehera, lau zatitan.

Interesdunek Ingeleseko departamendura jo behar dute, eta baimena eraman, urtarrilaren 26rako.

Argazkian, aurreko elkartrukean parte hartu zutenak.

Europolitans in Getxo

  • 2014/04/12 |

Larunbatean, 29an itzuli ziren euren lurraldeetara  gure artean izan ditugun 15 ikasle Wresniakoak, Poloniakoak, eta beste 15 Budapestekoak, Hungariakoak, beraien irakasleekin batera.

Astebete egon dira hemen, jo ta ke lanean Comenius europear proiektuaren arlo eta ekintza desberdinetan.

Argazkian dituzue denak Loiuko aireportuan..

Blog honetan jarraitu dezakezue egitarauaren garapena.

EL CORREO-n eta GETXOBERRI-n azaltzen gara.

BYE BYE!

Elkartrukea Scituateekin (Massachusetts, USA)

  • 2016/01/20 |
  • Ingeleseko departamendua

Gure institutuko Ingeleseko departamendua Scituate (Massachusetts)-eko Scituate High School ikastetxearekin hurrengo elkartrukea prestatzen hasia da.  

Badira 25 urte elkartruke hau egiten hasi ginenetik. Hamabost egunetako esperientzi zoragarri hau hainbat eta hainbat ikasleek bizi izan dute: amerikar bizitzeko estiloa ezagutu bertako familia batekin. Ahaztu ezinekoa!

Gure ikasleak irailean joango dira eta hangoak udaberrian etorriko dira. Guztira 15 egun izango dira.

Ikasle kopurua mugatua da: 20

Ordaindu beharrekoa: 1500€ gutxi gorabehera, lau zatitan.

Interesdunek Ingeleseko departamendura jo behar dute, eta baimena eraman, urtarrilaren 26rako.

Argazkian, aurreko elkartrukean parte hartu zutenak.

Hungaria eta Poloniarekin elkartrukeak

  • 2013/11/15 |

Aurten bertan, gure institutuak bi elkartrukeetan parte hartuko du: bata Budapesteko SZENT LÁSZLO GIMNÁZIUM ikastetxearekin; eta bestea ZESPOL SZKÓL TECHNICZNYCH I OGÓLNOKSZTALCACYCH ikastetxearekin, Wrzesnia-koa (Polonia).

Larunbatean, hilak 16, 30 ikasle, DBH-4 eta Batxilergoko 1. mailakoak (argazkian), Budapest eta Wrzesniara abiatuko dira.

Beraien aztarnak jarraitu nahi izanez gero, sartu blog hauetan:

http://ourenglishprojects.blogspot.com.es/

http://europeanlandmarks13.blogspot.com.es/

Alemaniarekin elkartrukea

  • 2013/03/16 |

Martxoaren 8tik 15era, institutuko 20 ikasleek, Hannover-tik gertu dagoen Garbsen-eko hiru institutuekin egindako elkartrukean parte hartu dute.

Benetan, harrera bikaina izan da eta emaitzak oso positiboak.

Ingeles mintegiko blogean dituzue irudiak, bideoak eta informazio guztia.

Scituate-kin (Massachussets, USA) elkartrukea

  • 2013/04/24 |

Astelehenean, hilak 22, agurtu genituen gure ikastetxera etorritako 25 ikasle eta hiru irakasle amerikarrak, hain zuzen Scituate High School-koak, Bostonetik gertu dagoen Scituate herrikoak. Astelehenerarte gure artean egongo dira elkartrukean parte hartuz. Bi zentroen arteko elkartruke honek 20 urte daramatza.

Gu irailean joan ginen.

Begiratu irudiak hemen sakatuz.


© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net