ES | EU
Gobierno Vasco

2019/20 ikasturtearen hasiera

  • 2019/07/18 |

2019/20 ikasturtearen hasiera irailaren 9an, astelehena, izango da ondorengo ordutegiarekin:

DBH 1: 9.00
DBH 2: 9.30
DBH 3 eta Hezkuntza berezia: 10.00
DBH 4: 11.00
BATX 1: 12.00
BATX 2: 13.00

Egun hau aurkezpen eguna da. Ikasleak euren tutorearekin bilduko dira eta ordutegiak eta beharrezkoak diren argibideak emango zaizkie.

Ikasleak beraien erreferentziazko gelara ordurako hurbilduko dira; egun batzuek lehenago zerrendak, eta bakoitzaren gela, publiko egingo dira web orri honetan bertan, "Ikasleak" atalean, eta sarrerako kristaleratan.

Aurkezpenak, gutxi gora behera, ordubete iraungo du.

Klaseak, betiko ordutegian, asteartean, hilak 10, hasiko dira.

Gogoratzen dizuegu, irailean eta ekainean ordutegiak ez direla aldatzen.

Jantoki zerbitzua asteartean, hilak 10, hasiko da.

DBHko 4. mailako ikasleen agurra

  • 2019/06/22 |

Urtero bezala, aurten ere heldu da agur esateko garaia. Agur, edo irailerarte,  askorentzat.

Lau urte igaro dira, oroimenez bete-beteak. Hainbat eta hainbat gertaera... ez ditugu ahaztuko!

Udara on bat opa dizuegu!

Argazkiak hemen azpian dituzue. Taldeenak, berriz, irudien galerian.

Ohorezko Matrikula

  • 2019/05/27 |

Hauetxek dira, 2018/19 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Cobo Lanza, Leire
de Ortueta Uriarte, Maddi
Herrero Garamendi, Irene
Irastorza Santxo, Peru
Urrutia Redondo, Beñat

ZORIONAK!

Gurot Live!

  • 2019/05/27 |

Aurreko ostiralean, maiatzak 24, gure ikasle batzuek parte hartu zuten Getxoko Euskara Zerbitzuak antolatutako Gurot live! lehiaketan.
Primeran pasatu zuten eta ederto aritu ziren Romoko Kultur Etxean euskararen erabilera bultzatzeko izan zen lehiaketa honetan.

Ikasle gorren topaketa

Coca-Cola sariak

  • 2019/05/18 |
  • Pilar Romero

Urtero bezala, DBH-ko 2.mailako ikasleek hartu dute parte Coca-Colak antolatzen duen Talentu Gazteen Narrazio Laburren Lehiaketan.
Aurtengoa 59. edizioa izan da gaztelaniazkoa eta 16.a euskerazkoa.
Julia Casas Añibarrok (DBH2.3koa) eta Marina González Pradak (DBH2.2koa) Gaztelaniazko frogan Bizkaiko B atalean 1. eta 2. sariak irabazi dituzte. ZORIONAK BIOI!

Peru Irastorzak irabazi du Bizkaiko eskolarteko laugarren kanporaketa

  • 2019/05/18 |

Maiatzaren 15ean jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa; guztira hamaika gazte oholtzaratu dira Getxon jokatu den saioan, eta erabakita geratu da maiatzaren 25eko finala.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Getxon. Saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Peru Irastorza, Batxilergoko 2. mailako ikaslea izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.

Bertan parte hartu duen beste ikaslea Oihan Diaz, Batxilergoko 1. mailakoa izan da.
Irakurri albiste osoa hemen klikatuz.

Zorionak bioi!

Geuk Esan

  • 2019/05/11 |

Maiatzaren 10ean, ostiralean, RKEn, Romoko Kultur Etxean, Geuk Esan  izeneko  hizlaritza  jardunaldia  izan zen, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko, Berritzeguneak antolatuta.

Jardunaldian  gure ikastetxeko Batxilergoko hainbat ikasleek, ahozko  hizkuntza  formala eszenatokira eraman zuten. Hain zuzen ere, Zer egin dezakegu bizi   garen mundua hobetzeko? gaiaren inguruko ekarpenak egin zituzten hurrengo  lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Gainera, beraiek interpretatutako hainbat performance ere ikusi ahal izan ziren bertan.

Ikusi argazkiak irudein galerian.

Hemen dituzue bideoak:

5 minutoko bideoa
11 minutoko bideoa
Bideo osoa

Alemaniarekin elkartrukea 2019

  • 2019/05/09 |

Gure institutuko DBH-4ko 16 ikasle eta 2 irakaslek Alemaniako Garbsen-eko IGS institutuarekin egingo dugun elkartrukean parte hartzen dute.

Alemaniako taldea apirilaren 26tik maiatzaren 4ra bitartean izango dugu gurekin; gureak, berriz, hurrengo egunetik maiatzaren 11ra arte egongo dira han.

Argazki gehiago, hemen azpian.

Korrika hemen!

  • 2019/04/16 |

Asteazken gauean hartu genuen lekukoa.
Eguraldia oso aldekoa ez izan arren hasieran, indartsu eta gogotsu egin genuen korrika euskararen alde.

Elkartrukea Scituate (USA)

  • 2019/04/09 |

Igandean heldu ziren Estatu Batuetatik, Massachusetts estatuan dagoen Scituate High School-ko ikasle eta irakasle talde bat duela 30 urte antolatzen dugun elkartrukearen barruan.

Aste osoan zehar, gure ikasle eta familiekin batera, hainbat ekintzetan parte hartuko dute.

Blogean sartu egitaraua jarraitzeko.

Argazki gehiago, irudien galerian.

WELCOME!

Peru Irastorzak 3. saria Filosofia Olinpiadetan

  • 2019/04/01 |

Zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu Peru Irastorza Santxo gure ikasleari, Euskadiko aurtengo Filosofia-Olinpiadan hirugarren saria (iruzkin-modalitatean) eskuratu izanagatik, bai eta lehiaketa horretan parte hartu duten gure ikasle guztiei ere (argazkian): benetan lan bikaina egin duzue!

Argazki gehiago, irudien galerian.

 

ZORIONAK PERU!

Baiona

  • 2019/03/29 |

DBH 4.mailako eta Batxilergoko frantseseko ikasleak, Teresa Marques, Ibone Maruri irakasleekin batera, eta Manon Fichou elkarrizketa-laguntzailearekin ere, txangoan joan dira asteazken honetan, martxoak 27, Baionara.

Bertan Euskal Museoa bisitatu dute eta baita hiria ezagutzeko aukera izan dute pista jolas batez bidez. Honeri ezker Molièren hizkuntza praktikatu ahal izan dute.

Argazki gehiago ikusteko, jo irudien galeriara.

Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria

  • 2019/03/22 |

Gurera gerturatu ziren atzo Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria. Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleentzako hitzaldi-kontzertu zoragarria eskaini zuten areto nagusian. Euskal kantagintzak euskal idazleekin historian zehar izan duen harremanaz aritu zen Gotzon Barandiaran: nolakoak izan dira idazleek kantatzeko sortu dituzten poemak? Nolako poemak aukeratu dituzte kantariek? Azken batean, zeri kantatu diogu euskaldunok? Gotzonek azalpenak eman ahala, Rafa Ruedak, gitarra lagun, musikaz jantzi zuen haren berbaldia. Bien arteko elkarreragina ezin hobea izan zen eta emaitzak zur eta lur utzi gintuen hara bildutako guztiak

Londresera txangoa

  • 2019/03/12 |

Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Londresen dabil igandean abiatu ondoren.

Astean zehar handik ibiliko dira hainbat ekitaldiz osatutako programa jarraituz.

Argazki gehiago, irudien galerian.

Inauterietan Baztanen

  • 2019/03/08 |

Inauterietan, DBHko ikasle talde batek Lekarotzeko aterpetxean igaro ditu hainbat egun.

Bidaia, gurasoen elkarteak antolatu du, Getxoko Udalaren diru laguntzarekin, eta helburua euskara sustatu eta ikasleek egoera ludikoetan erabiltzea izango da.

Hemen azpian bideoa.

 

La Chandeleur c'est la fête des crêpes!

  • 2019/02/02 |
  • Teresa Marqués

Frantzian haundikiro ospatzen den Kandelario eguna (La Chandeleur) ospatu dute gure frantseseko ikasleek.

La Chandeleur crêpe-n jaia da. Otsailaren 2an ospatzen da. Erromatarren eta kelten garaian ere ospatzen zen, baina gero ospakizun erlijiosoa bilakatu zen, Jesus haurra, jaio zenetik 40 egun egin ondoren Jerusalengo tenpluan aurkeztu zuten eguneko jaia.

Kandelario eguna kandela hitzetik dator, eta horregatik, egun honetan, Jesus "Argia" dela adierazteko elizetan bedeinkatutako kandelak pizten dira.

Familian eta lagun artean crêpak jatea zoriontasuna eta ondasunak erakarriko dituelakoan egiten da.

Argazki gehiago ikusteko, jo irudien galeriara.

Euskadiko filosofia-olinpiada

  • 2019/01/21 |

Urtarrilaren 18an, ostiralean, gure institutuko lau ikaslek (argazkian) Deustuko Unibertsitatean ospatu ziren Filosofia-Olinpiadetan hartu zuten parte.

Itxura eta errealitateari buruzko iruzkin eta dilema moralak idatzi behar izan zituzten; benetan esperientzia aberasgarria izan zen.


2019/07/22
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
2019/07/22 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2018/07/09 |

2017/18 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Notak eta faltak

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

Euskaraldia!

2018/11/22

2018/09/25| Segurako barnetegian

2018/09/16| Marina irabazle!

2018/09/15| Bekak

2018/06/18| Azoka

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944280115 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net