ES | EU
Gobierno Vasco

Parisera bidaia

  • 2017/12/15 |

Batxilergoko 2. mailako frantseseko 17 ikasleko talde bat, Nerea Acebo eta Teresa Marques irakasleekin batera, Parisen izan dugu bisitaldian.

Argazki gehiago ikusi ahal izateko, jo irudien galeriara.

Hotzak akabatzen..., baina Parisek pena merezi du!

Antzerkia ingelesez

  • 2017/12/04 |

Azaroaren 30ean, institutuko areto nagusian, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat ingelesezko antzerki saio bat eskaini zen.

Antzeslanaren izenburua "Fortune's Fool" izan zen, eta "Moving On" taldeak antzestu zuen.

Ikasleen parte hartzea oso aberasgarria eta emankorra izan zen

Argazkiak, irudien galerian dituzue.

Booktuberboom

  • 2017/12/02 |
  • Lexuri Ayo

Galtzagorri Elkarteak, Udal liburutegiekin batera antolatutako Booktuberboom lehiaketan, Batxilergoko Xabi Foruria sailkatu dute finalerako.

Hiru sailkatuen artean ETBko Gure Kasa programan jakinaraziko dute irabazlea. Han izan dugu Xabi programa grabatzen.

Zorte on, Xabi!!

Euskararen astea

  • 2017/11/23 |

Azaroaren 30etik abenduaren 7ra, "Euskararen astea" ospatuko dugu institutuan.

Hauek dira, besteak beste, antolatutako ekitaldiak: kalejira ikastetxetik, euskal zunba, euskaraokea, Durangoko azokara irteera, herri kirolak, filmak, hitzaldiak...

Egitarauaren xehetasunak agendan dituzue.

 

Elikagaien bilketa

  • 2017/11/07 |

Azaroaren 7tik 20ra, urteroko elikagaien bilketa egingo dugu institutuan Bizkaiko elikagaien bankurako.
Behar diren elikagaiak: batez ere gailetak, zerealak, cola cao edo antzekoak, tomate-latak, arrain-kontserbak.
Ikasleek etxera eramango dituzten poltsetan ekarri ditzakezue, eta atezaindegiaren aurrean, sarreran, dauden kartoizko kaxetan utzi.

Horrez gain, supermerkatuetan abiatuko den elikagaien biketan parte hartzeko boluntarioak behar dira. Kanpaina horretan lagundu nahi baduzue, bai zuek bai zuen seme-alabak, mesedez, jarri harremanetan gune honetako ordezkariarekin, Javier Isasi (tel. 600.756.378).

Mila esker guztioi.

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian

  • 2017/10/23 |

Urriaren 23ko EHAAn argitaratu da Agindua, 2017ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu.

Barnetegian

  • 2017/09/28 |

DBHko 1-3 eta 1-4ko ikasleak Elgoibar eta Lemoiz aldeko bi baserritan izan dira azken lau egunotan.

Egonaldi hauen bitartez, inguru euskaldun peto-petoan murgildurik, euskaraz aritzeko konpetentzia lantzen da, eta horrekin batera, baita ere elkarbizitzarako konpetentzia.

Irudien galerian dituzue argazki gehiago.

2017ko Campus Zientifikoak

  • 2017/09/26 |

Hezkuntza-ministerioak 2017ko udaran eratuko ziren Campus Zientifikoetarako deialdia zabaldu zuen.

DBH-4 eta Batxilergoko 1. mailako zientzietako ikasleei zuzendutako eskaintza da.

Batxilergoko bi ikasle hautatuak izan ziren, Ane San Jose eta Ivonne Chouza.

Hona hemen Ivonnek (argazkian) bizi izandakoaren berri:

"Soy Ivonne Chouza, de 2° de Bachillerato.
El año pasado participé en los Campus Científicos de Verano, concretamente, en un proyecto llamado “La unidad básica de la vida”, en Salamanca. En él, determinamos la cantidad de una proteína en un cultivo celular y expusimos el proceso delante de nuestros monitores y compañeros de otros proyectos (el mes de Julio se divide en cuatro turnos, y en cada turno se realizan cuatro proyectos diferentes a la vez; cada alumno tiene asignado un proyecto, pero las actividades lúdicas son comunes a todos los estudiantes). Además, visitamos las catedrales más importantes, la biblioteca de Salamanca (normalmente cerrada al público) y la universidad, entre otros. También realizamos actividades de ocio, como  escalada, karaoke, visitas al teatro y a exposiciones de pintura, guerras de globos de agua y actividades científico-culturales, como la observación de júpiter, saturno y la luna al telescopio o talleres de experimentos. Ha sido una experiencia fantástica que todo alumno de ciencias debería probar, porque no sólo se aprende ciencia, también se conoce gente nueva y se realizan actividades verdaderamente interesantes."
 

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu lotura honetan: https://www.campuscientificos.es/

2017/12/17
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
2017/12/17 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Familiengunea (IKASTEA)

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASTEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2017/06/21 |

2016/17 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASTEA ataritik lor dezakete.

Aurrez erregistratu egin behar da eta horretarako argibideak "Dokumentoak" atalean dituzue.

Batxilergoko eta DBHko azken ebaluazioko notak

  • 2017/06/21 |

Ikusi daitezke dagoeneko Batxilergoko eta DBHko  azken ebaluazioko notak.

Horretarako, IKASTEA atarira joan behar duzue eta aurrez erregistratu.

Erregistratzeko behar duzuen laguntzarako liburuxka "Dokumentoak" atalean duzue.

Notak eta faltak

  • 2016/10/18 |

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASTEA botoian sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net