ES | EU
Gobierno Vasco

BEKAK 2017/18

  • 2017/09/17 |

2017/18 ikasturteko bekak eskatzeko epea zabalik irailaren 18an hasita.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: urriak 18

Inprimakiak idazkaritzan jaso daitezke irailaren 18tik aurrera.

2016/17ko bekadunek IKASTEAtik tramitatu dezakete.

Informazioa osorik hemen sakatuz lortu daiteke.

IKASTEA ataria

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASTEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

DBHko 4. mailako ikasleen agurra

  • 2017/06/26 |

Urtero bezala, aurten ere heldu da agur esateko garaia. Agur, edo irailerarte,  askorentzat.

Lau urte igaro dira, oroimenez bete-beteak. Hainbat eta hainbat gertaera... ez ditugu ahaztuko!

Europass-ak ere banatu dizkiegu Erasmus + proiektuan parte hartu duten ikasleei. Era berean, 50. urteurrenari amaiera eman diogu eta, hori dela eta, areto nagusian denbora-kapsula bat ipini dugu oroigarri izan dadin.

Amaiera emateko, DBHko 1. mailako ikasleek musika saio bat eskaini digute. Azpian duzue bideoa.

Udara on bat opa dizuegu!

Argazkiak irudien galerian ipintzen joango gara.

Denbora-kapsula

Bestalde, DBHko 4-3ko ikasleek orain dela hiru urte lorategian lurperatu zuten denbora-kapsula atera dute.

Hainbat eta hainbat sorpresa aurkitu dituzte institutuan hasi berriak zirenean ilusioz beterik gorde zituztenak.

Zein azkar pasatu diren urteak!

Ikusi argazkiak irudien galerian.

Hirueledun eguna Eleaniztasunerantz

  • 2017/06/21 |

Ekainaren 16an, DBHko ikasleek ikasturtean zehar hirueledun proiektuaren inguruan egindako hainbat lan aurkeztu zituzten.

Egun horretan ikusi ahal izan genuen nola lantzen diren hiru hizkuntza batera, euskara, gaztelania eta ingelesa.

Asko gozatu zuten euren lanak eta besteenak ikusiz.

Hirueledun proiektuaz gehiago jakiteko sakatu hemen.

Eta argazkiak ikusteko, jo irudien galeriara.

Ohorezko Matrikula

  • 2017/05/26 |

Hauetxek dira, 2016/17 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Ainara Alvarez Aspuru

Ignacio Muñoyerro Barriocanal

Edurne Primicia García

Sara Sancho Martínez

ZORIONAK!

Batxilergoko 2. mailako ikasleen agurra

  • 2017/05/23 |

Aurten ere, beste urte bat pasa ondoren, heldu da agur esateko eguna gurekin hainbat urteetan izan ditugun Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Gurekin igarotako hainbat momentu gozo gogoan izan ditzatzuela, eta orain hastera zoazten ibilbide berrian izan dezazuela sorte ona.

Ikusi argazkiak irudien galerian.

Ondo izan!

2017/09/19
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
2017/09/19 egungo gertakariak
Pendienteen azterketak / Exámenes de pendientes
1 emaitza erakustea

Gurasoekin bilerak

  • 2017/09/09 |

Tutoreek gurasoekin egingo dituzten bilerak honako egunetan izango dira:

Asteartea, urriak 3: DBH-1 eta DBH-2

Asteazkena, urriak 4: DBH-3, DBH-4 eta Hezkuntza berezia

Osteguna, urriak 5: BATX-1 eta BATX-2

Ordua: 18.30

Lekua: talde bakoitzaren gelan

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2017/06/21 |

2016/17 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASTEA ataritik lor dezakete.

Aurrez erregistratu egin behar da eta horretarako argibideak "Dokumentoak" atalean dituzue.

Batxilergoko eta DBHko azken ebaluazioko notak

  • 2017/06/21 |

Ikusi daitezke dagoeneko Batxilergoko eta DBHko  azken ebaluazioko notak.

Horretarako, IKASTEA atarira joan behar duzue eta aurrez erregistratu.

Erregistratzeko behar duzuen laguntzarako liburuxka "Dokumentoak" atalean duzue.

Notak eta faltak

  • 2016/10/18 |

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASTEA botoian sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net