ES | EU
Gobierno Vasco

Marina irabazle!

  • 2018/09/16 |
  • Pilar Romero

Marina Gonz├ílez Prada Txiki Baskardo narrazio lehiaketako irabazle suertatu da. Lehiaketa Ramiro Pinilla idazle getxotarraren oroimenean antolatu zen, Getxoko D.B.H.-ko 1. Mailako ikasleengan sormen literarioa pizteko asmoaz. 

Ekainaren azken egunetan Marinak, beste hamar ikaslerekin batera, parte hartu zuen lehiaketaren azken frogan Alzheimerren gaixotasunari buruzko eguneroko eran idatzitako narrazio batekin.

Saria jasotzerakoan, Marinak zera komentatu zuen: "istorioa bazegoela eta berak hitzetan jartzea besterik ez zuela egin".

ZORIONAK, MARINA!!!

 

Elkartrukea USAkin

  • 2018/09/08 |

Gure institutuko 25 ikasle Boston inguruan dagoen Scituate-eko Scituate High School ikastetxearekin egiten dugun elkartrukean parte hartzen ari dira.

Elkartrukea irailaren 15ean amaitzen da.

Ourenglishprojects blogean ikusi eta jarraitu ditzakezue euren esperientziak.

Argazkian, parte hartzen ari diren Uxue eta June ikasleak.

 

 

DBHko 4. mailako ikasleen agurra

  • 2018/06/20 |

Urtero bezala, aurten ere heldu da agur esateko garaia. Agur, edo irailerarte,  askorentzat.

Lau urte igaro dira, oroimenez bete-beteak. Hainbat eta hainbat gertaera... ez ditugu ahaztuko!

Udara on bat opa dizuegu!

Argazkiak hemen azpian dituzue. Taldeenak, berriz, irudien galerian.

Ohorezko Matrikula

  • 2018/05/24 |

Hauetxek dira, 2017/18 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Gaizka Criado Barrio

Ivonne Chouza San Miguel

Mikel Martinez Puente

Nora Mujika Ruiz de Aguirre

Ane San Jose Urteaga

ZORIONAK!

2018/07/13
Al As Az Og Or Lr Ig
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
2018/07/13 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

IGEko asanblada orokorraren bilera

  • 2018/09/18 |

Irailaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 6.00etan, 1. deialdian, eta 6.30etan, 2. deialdian, ondorengo gai-ordenarekin:

1) Psikologia zerbitzuari buruzko informazioa

2) Kontuen egoerari buruzko informazioa

3) Kanpoko ekintzak: euskara, ingelesa eta frantsesa

4) Antzerkia euskaraz

5) Ihauterietako irteera Baztanera

6) Foru Aldundiaren Eskola-kirola programa

7) Galdera-erreguak.

Gurasoekin bilerak

  • 2018/09/13 |

Tutoreek gurasoekin egingo dituzten bilerak honako egunetan izango dira:

Astelehena, urriak 8: DBH-1 eta DBH-2

Asteartea, urriak 9: DBH-3, DBH-4 eta Hezkuntza berezia

Asteazkena, urriak 10: BATX-1 eta BATX-2

Ordua: 18.00

Lekua: talde bakoitzaren gelan

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2018/07/09 |
null

2017/18 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Batxilergoko eta DBHko azken ebaluazioko notak

Batxilergoko eta DBHko azken notak IKASGUNEA atarian ikusi daitezke.

Aurrez, erregistratu egin behar da.

 

Notak eta faltak

null

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net