ES | EU
Gobierno Vasco

2019/20 ikasturterako Batxilergoko ikasle berrien onarpena

  • 2019/03/13 |

Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 2tik 14ra (online 13a arte)

  • Informazio bilerak guraso eta ikasleentzat:
    • A eredua: apirilaren 10ean, asteazkena, 18.00etan, areto nagusian
    • D eredua: apirilaren 11an, osteguna, 18.00etan, areto nagusian
  • Araudia
  • Eragin eremuak eta mugakideak
  • Zonaldeari buruzko puntuazioa jakiteko
  • Eskabide orria
  • Batxilergoko modalitateak
  • Maiz egiten diren galderak
  • Idazkaritzako ordutegia: 9.00-15.00 (ostiraletan, 9.00-14.00)
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: maiatzak 28 (IKASGUNEAn)
  • Behin-behineko zerrendak: onartuak eta ez onartuak: ekainak 4 (IKASGUNEAn)
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 11 arte
  • Uko egitea: ekainaren 11 arte
  • Behin-betiko zerrendak: ekainak 18 (IKASGUNEAn)
  • Matrikula-sobreak jasotzea: ekainaren 19tik aurrera (atezaintzan edo hemen bertan deskargatuz)
  • Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 19tik uztailaren 5a arte
  • Behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 19a arte

 

2019/20 ikasturterako DBHko ikasle berrien onarpena

  • 2019/01/17 |

Urtarrilaren 28tik  otsailaren 8a arte (online 7a arte)

 

 

  • Sartzeko lehentasuna daukaten zentroak: CEIP San Ignacio HLHI (A-D), CEIP Larrañazubi HLHI (A), CEIP Juan Bautista Zabala HLHI (D), CEIP Zubileta HLHI (D)
  • guraso eta ikasleentzako informazio-bilerak:
    • A eredua: urtarrilaren 22an, 18.30etan, areto nagusian
    • D eredua: urtarrilaren 24an, 18.30etan, areto nagusian
  • idazkaritzako ordutegia: 9.00 -15.00 (ostiralean, 9.00-14.00)
  • 2019/20 ikasturterako eragin-eremuak
  • prozesuari buruzko informazioa
  • eskabide-orria
  • behar berezidunentzat galdetegia
  • eskatzaileen zerrenda: otsailak 14 (IKASGUNEAN)
  • behin-behineko onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: martxoak 21 (IKASGUNEAN)
  • erreklamazioak: martxoak 28 arte
  • eskabideari uko egitea: martxoak 28 arte
  • behin-betiko onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: apirilak 4 (IKASGUNEAN)
  • behin-betiko zerrenda Delegaritzatik bideratuak kontuan hartu ondoren eta gaurkotutako itxaron-zerrenda: apirilak 11 (IKASGUNEAN)
  • behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: maiatzak 6 arte
  • Delegaritzak emandako postuei uko egitea: maiatzak 7 arte
  • ekainaren 1etik aurrera gutun bat bidaliko zaie familiei posta elektronikoz datorren ikasturteari eta matrikulazioari begira beharrezkoak diren hainbat argibideekin
  • matrikula-sobreak jasotzea: ekainaren 19tik atezaintzan (edo hemen sakatuz)
  • matrikula prozesua amaitzeko epea: ekainaren 19tik uztailaren 5a arte

M8 Kartel lehiaketa

  • 2019/03/14 |

3.DBHko informatika ikasleek, Martxoak 8rako kartel batzuk sortu dituzte klasean GIMP tresna erabiliz.

Kartel hauek Institutuko sarreran kokatuta egon dira, ikasle zein irakasleek gustokoen…

Londresera txangoa

  • 2019/03/12 |

Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Londresen dabil igandean abiatu ondoren.

Astean zehar handik ibiliko dira hainbat ekitaldiz osatutako programa jarraituz.

Argazki gehiago, irudien galerian.

Inauterietan Baztanen

  • 2019/03/08 |

Inauterietan, DBHko ikasle talde batek Lekarotzeko aterpetxean igaro ditu hainbat egun.

Bidaia, gurasoen elkarteak antolatu du, Getxoko Udalaren diru laguntzarekin, eta helburua euskara sustatu eta ikasleek egoera ludikoetan erabiltzea izango da.

Hemen azpian bideoa.

 

M8: dena prest

  • 2019/03/07 |

Ostiralean, gure ikasle batzuk pankarta egiten ibili ziren.

Aste honetarako ere, dantza prestatu dute.

Hemen duzue honekin lotutako irudiak:

Errekreoan bezperan motorrak berotzen

Atzo, martxoak 7, atsedenaldian berriro ere Erre zenituzten abestiaren koreografia dantzatu da eguraldi atseginarekin eta giro politean. Jarraian ikasle eta irakasleok martxoaren 8ko bertsoak abestu ditugu besoko moreak jarrita emakumeen egunerako prestatutako pankartez inguraturik.


Kartelen lehiaketarako bozketa zabalik dago astelehenera arte.

Emakumearen nazioarteko eguna

  • 2019/02/26 |

Martxoak 8 -Emakumeen Nazioarteko Eguna- laster izango denez, ikastetxean bagabiltza ikasle eta irakasleok zenbait jarduera prestatzen.

Hemen beheraxeago duzue "Erre zenituzten" abestiaren bertsioa eta koreagrafiaren entsegua:

M8 gero eta hurbilago

Gure ikastetxean DBHko hainbat ikaslek pankarta erraldoia burutu dute. Honetan EMAKUME hitza idatzi dute hogeita hamar bat hizkuntzatan. Gogotsu aritu dira eta aberasgarria izan da.

AURKEZPENA

Alemaniarekin elkartrukea 2019

  • 2019/02/16 |

Gure institutuko DBH-4ko 16 ikasle eta 2 irakaslek Alemaniako Garbsen-eko IGS institutuarekin egingo dugun elkartrukean parte hartuko dute.

Alemaniako taldea apirilaren 26tik maiatzaren 4ra bitartean izango dugu gurekin; gureak, berriz, hurrengo egunetik maiatzaren 11ra arte egongo dira han.

Korrika 2019

  • 2019/02/14 |

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean.

21. KORRIKAren ibilbidea ezagutzeko aukera duzue.

Noiz pasatuko da KORRIKA nire herritik?

La Chandeleur c'est la fête des crêpes!

  • 2019/02/02 |
  • Teresa Marqués

Frantzian haundikiro ospatzen den Kandelario eguna (La Chandeleur) ospatu dute gure frantseseko ikasleek.

La Chandeleur crêpe-n jaia da. Otsailaren 2an ospatzen da. Erromatarren eta kelten garaian ere ospatzen zen, baina gero ospakizun erlijiosoa bilakatu zen, Jesus haurra, jaio zenetik 40 egun egin ondoren Jerusalengo tenpluan aurkeztu zuten eguneko jaia.

Kandelario eguna kandela hitzetik dator, eta horregatik, egun honetan, Jesus "Argia" dela adierazteko elizetan bedeinkatutako kandelak pizten dira.

Familian eta lagun artean crêpak jatea zoriontasuna eta ondasunak erakarriko dituelakoan egiten da.

Argazki gehiago ikusteko, jo irudien galeriara.

Euskadiko filosofia-olinpiada

  • 2019/01/21 |

Urtarrilaren 18an, ostiralean, gure institutuko lau ikaslek (argazkian) Deustuko Unibertsitatean ospatu ziren Filosofia-Olinpiadetan hartu zuten parte.

Itxura eta errealitateari buruzko iruzkin eta dilema moralak idatzi behar izan zituzten; benetan esperientzia aberasgarria izan zen.


2018/05/13
Al As Az Og Or Lr Ig
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
2018/05/13 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Gurasoen eskola

  • 2019/03/07 |

Martxoaren 6, 13 eta 20an, arratsaldeko 6etan, eta institutuko 041 gelan (beheko solairuan), Getxoko gurasoen elkarteak antolatutako hiru jardunaldietako  formakuntza saioak eskeiniko dira.

Jorratuko den gaia hau izango da: "Marihuana aurkitu dut bere arropatan: zer egin dezaket?".

Ikastaro hau Getxoko Udalaren laguntzari esker eskaintzen da eta doakoa da.

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2018/07/09 |

2017/18 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Notak eta faltak

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net