ES | EU
Gobierno Vasco

2018/19 ikasturterako Batxilergoko ikasle berrien onarpena

  • 2018/03/21 |

Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 2tik 14ra (online 13a arte)

  • Informazio bilerak guraso eta ikasleentzat:
    • A eredua: apirilaren 25ean, asteazkena, 18.00etan, areto nagusian
    • D eredua: apirilaren 26an, osteguna, 18.00etan, areto nagusian
  • Araudia
  • Eragin eremuak eta mugakideak
  • Zonaldeari buruzko puntuazioa jakiteko
  • Eskabide orria
  • Batxilergoko modalitateak
  • Maiz egiten diren galderak
  • Idazkaritzako ordutegia: 9.00-15.00 (ostiralean, 9.00-14.00)
  • Behin-behineko zerrendak: onartuak eta ez onartuak: ekainak 1
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 6a arte
  • Uko egitea: ekainaren 6a arte
  • Behin-betiko zerrendak: ekainak 11
  • Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko eta Delegaritzatik zentro honetara bidaliak: ekainak 18
  • Matrikula-sobreak jasotzea: ekainaren 18tik aurrera (atezaintzan edo hemen bertan deskargatuz)
  • Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 20tik uztailaren 6a arte
  • Behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 12a arte

 

2018/19 ikasturterako DBHko ikasle berrien onarpena

  • 2018/04/11 |

Urtarrilaren 29tik  otsailaren9a arte (online 8a arte)

 

 

Coca-Cola lehiaketa

  • 2018/05/25 |

Martxoaren 9an, DBHko 2. mailako ikasle talde batek Coca-Colak antolatzen duen euskarazko eta gaztelaniazko narrazio lehiaketan parte hartu zuen.

Aurtengoa 15. edizioa izan da.

Hauek izan ziren ikasleak: Unax Martinez, Unai Ibarguren, Naia Landa, June Alfayate, Nerea Isasi, Anue Catalan, Eider Cajigas, Uxue Gaminde, Estibaliz Criado, Adriana Fericgla, Katerina Abramova eta Gabriela Loza.

Eta Adriana Fericglak hirugarren saria lortu du!

Gaur eman dira sariak Nafarroako Sendaviva parkean.

Zorionak Adriana!

Argazki gehiago, irudien galerian.

Ohorezko Matrikula

  • 2018/05/24 |

Hauetxek dira, 2017/18 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Gaizka Criado Barrio

Ivonne Chouza San Miguel

Mikel Martinez Puente

Nora Mujika Ruiz de Aguirre

Ane San Jose Urteaga

ZORIONAK!

Batxilergoko 2. mailako ikasleen agurra

  • 2018/05/18 |

Aurten ere, beste urte bat pasa ondoren, heldu da agur esateko eguna gurekin hainbat urteetan izan ditugun Batxilergoko 2. mailako ikasleei.

Aurten gainera, era berezian agurtu ditugu orain dela sei urte gurekin D ereduan hasi ziren (eta D eredua hasi zuten) ikasleak.

Gurekin igarotako hainbat momentu gozo gogoan izan ditzatzuela, eta orain hastera zoazten ibilbide berrian izan dezazuela sorte ona.

Laister ikusi ahal izango dituzue argazkiak irudien galerian.

Izan ondo!

Mikel Martinez, hirugarrena Kimikako Olinpiadetan

  • 2018/04/09 |

Batxilergoko 2. mailako Mikel Martinez ikasleak hirugarren postua lortu du urtero Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Kimikako Olinpiadetan.

Maiatzean, Salamankan ospatuko den estatu mailako Olinpiadan parte hartuko du.

Zorionak Mikel!

2018/03/13
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1
2018/03/13 egungo gertakariak
Irteera
Pendienteen azterketak
Ebaluazio-saioak
3 emaitzak erakustea

Ikasketa-gela

  • 2018/05/10 |

Maiatzaren 12tik uztailaren 9a arte, institutuko liburutegia zabalik egongo da ikasketa-gela gisa honako ordutegiarekin:

Astelehenetik ostiralera:  17.00 -  22.00

Larunbata, igandea eta jai egunetan: 9.00-14.00 eta 17.00-22.00 

Sarrera Bizkerre kaletik.

DBH eta Batxilergoko amaierako egutegia

  • 2018/04/25 |

DBH eta Batxilergoko atalean dituzue ikasturteko amaierako egutegiak, azken azterketen egutegia etab.,

OHAR GARRANTZITSUA  BATXILERGOKO 2. MAILAKO ETA DBHko 4. MAILAKO IKASLEENTZAT: Batxilergoa eta DBH amaitu ondoren, Ikasketa Historiak eskura izango dituzue IKASGUNEA atarian.

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2017/06/21 |

2016/17 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Aurrez erregistratu egin behar da eta horretarako argibideak "Dokumentoak" atalean dituzue.

Batxilergoko eta DBHko 2.ebaluazioko notak

Ikusi daitezke dagoeneko Batxilergoko eta DBHko bigarren ebaluazioko notak.

Horretarako, IKASGUNEA atarira joan behar duzue eta aurrez erregistratu.

Erregistratzeko behar duzuen laguntzarako liburuxka "Dokumentoak" atalean duzue.

Notak eta faltak

  • 2016/10/18 |

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan FAMILIENGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net