ES | EU
Gobierno Vasco

2017/18 ikasturterako Batxilergoko ikasle berrien onarpena

  • 2017/03/30 |

Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 2tik 12ra (online 11 arte)

  • Informazio bilerak guraso eta ikasleentzat:
    • A eredua: apirilaren 26an, asteazkena, 18.00etan, areto nagusian
    • D eredua: apirilaren 27an, osteguna, 18.00etan, areto nagusian
  • Araudia
  • Eragin eremuak eta mugakideak
  • Zonaldeari buruzko puntuazioa jakiteko
  • Eskabide orria
  • Aurkeztu beharrekoak
  • Batxilergo berria
  • Maiz egiten diren galderak
  • Idazkaritzako ordutegia: 9.00-15.00 (ostiralean, 14.00ak arte)
  • Behin-behineko zerrendak: onartuak eta ez onartuak: ekainak 1
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 6a arte
  • Uko egitea: ekainaren 6a arte
  • Behin-betiko zerrendak: ekainak 9
  • Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko eta Delegaritzatik zentro honetara bidaliak: ekainak 16
  • Matrikula-sobreak jasotzea: ekainaren 16tik aurrera (atezaintzan edo hemen bertan deskargatuz)
  • Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 20tik uztailaren 6a arte
  • Behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 10a arte

 

2017/18 ikasturterako DBHko ikasle berrien onarpena

  • 2017/04/26 |

Urtarrilaren 30etik  otsailaren10a arte (online 9a arte)

 

 

Batxilergoko 2. mailako ikasleen agurra

  • 2017/05/23 |

Aurten ere, beste urte bat pasa ondoren, heldu da agur esateko eguna gurekin hainbat urteetan izan ditugun Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Gurekin igarotako hainbat momentu gozo gogoan izan ditzatzuela, eta orain hastera zoazten ibilbide berrian izan dezazuela sorte ona.

Ikusi argazkiak irudien galerian.

Ondo izan!

Frantziako postreen lehiaketa

  • 2017/05/20 |
  • Teresa Marqués

Batxilergoko frantseseko ikasleek, ikasturteari amaiera emateko, frantses postreen lehiaketa antolatu dute.

Era askotako errezetak aurkeztu dituzte: crêpes, brûlée, gateau au citron, tarte au chocolat, cake pops...

Hauek izan dira irabazleak: "Coeur coulant au chocolat",  Ane, Naroa eta Norak egindakoa; eta "Yaourt aux fruits rouges", Maialenek eta Iñigok aurkeztutakoa.

Hemen ikusi ahal duzue irabazleen bideo bat. Eta argazkiak ikusteko, jo irudien galeriara.

Aitor Arana idazlearekin solasaldia

  • 2017/04/28 |

Asteazkenean Aitor Arana idazlea izan genuen gure artean; izan ere, DBH2ko ikasleak haren trilogia irakurtzen ari dira "Hildakoen eremuan", "Espaziotik etorria" eta "Aitaren sekretua", alegia.

Bere hitzaldian ikasleek hainbat galdera egin zioten eta oso ikasle zintzoak genituela esan zidan Aitorrek, pozarren joan zen.

Elkartrukea Scituate (USA)-ko ikasleekin

  • 2017/04/24 |

Gure artean ditugu dagoeneko Scituate High School, Scituate (Massachusetts)-eko ikasle eta irakasleak. Badira 30 urte baino gehiago elkartruke hau egiten dugula bi zentroen artean.

Madriletik pasa ondoren, gurekin hainbat ekitaldiz jositako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute iganderarte.

Argazki gehiago dituzue irudien galerian, eta baita blogean ere.

Ongi etorri! Welcome!

Maria Jesus Dominguez irakasleari omenaldia

  • 2017/04/08 |

Apirilaren 7an, ingeleseko departamenduko irakasleek eta Erasmus + eta Bostoneko elkartrukeetan parte hartu duten hainbat ikasleek, ondo merezitutako omenaldi-sorpresa eskaini zioten laister jubilatuko zaigun Maria Jesus Dominguez irakasleari.

Eskerrik beroenak eman nahi izan zizkioten hainbeste lan egin duelako hainbat eta hainbat elkartruke antolatuz, eta horiei esker bizi izan dituzten esperientzia harrigarriengatik.

Eskerrik asko Mª Jesús!

Korrika!

  • 2017/04/06 |

Beste urteetan bezala, aurten ere Korrikan parte hartu dugu, oraingoan, bietan, hain zuzen, bai Korrika txikian, martxoaren 31an egindakoa, baita apirilaren 6an, goizaldean ospatutakoan ere.

Gure zentroko partehartzaileek Korrika txikian kamiseta berdea eraman dute, eta testigua eraman duten ikasleak Ane Eguiluz eta Chaia Abbali izan dira.

Argazkian, Iratxe Cayero eta Iker Uribe, Batxilergoko ikasleak, testigua daramatela.

Eskerrik asko denoi!

Argazki gehiago, irudien galerian.

Salamancara bidaia

  • 2017/04/01 |

Salamanca aldean dabil ostiraletik Batxilergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasle talde bat ikasketa-bidaia dela eta.

Silos-eko Santo Domingoko monastegitik pasatzerakoan argazki hau bidali digute.

Argazki gehiago dituzue irudien galerian.

 

On écrit sur le murs!

  • 2017/03/27 |
  • Teresa Marqués

Hemen duzuen bideoan, Batxilergoko 1. mailako frantseseko ikasleek "On écrit sur le murs" kantua abesten dute, zeinuak erabiliz.

"On écrit sur le murs" (hormetan idazten dugu), Kids United musika talde frantsesak abesten duen kantu arrakastatsua da. Kids United taldea zortzitik hamabost urtera bitartean dabiltzan abeslariek osatzen dute.

UNICEF erakundeak umeen bizitza-baldintzak hobetzeko antolatutako kanpainaren barruan dago.

Arte Ederren museora bisitaldia

  • 2017/03/21 |
  • Teresa Marqués

Institutuko frantseseko ikasle talde bat Bilboko Arte Ederren museoan izan da Renoir-en "Intimité" erakusketa dela eta.

Renoir dugu Frantziako inpresionisten artean ezagunenetakoa.

Londresera txangoa

  • 2017/03/21 |

Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Londresen dabil igandean abiatu ondoren.

Astean zehar handik ibiliko dira hainbat ekitaldiz osatutako programa jarraituz.

Enjoy!

Norvegiara goaz!

  • 2017/03/09 |

Martxoaren 11tik 17ra bitartean Bergen-era (Norvegia) goaz.

DBHko 4. mailako hamabost ikasleek hartu dugu parte, Erasmus+ programaren barruan, europar proiektu batean.

Programan parte hartzen duten herrialdeak hauek dira: Alemania, Frantzia, Hungaria, Grezia eta Norvegia.

Azaroan gurekin izan genituen Bergenetik etorritako ikasle eta irakasleak,  Olsvikåsen videregående skole ikastetxekoak hain zuzen. Orain guri tokatzen zaigu!

 

Norvegian gaude!

Bergen-en gaude.

Sakatu lotura honetan gure berri izateko.

Ez etortzeak justifikatzea

  • 2017/03/04 |

Posible da, dagoeneko, ikaslegoarean ez etortzeak IKASTEA ataritik justifikatzea.

Ikasleen ez etortzeak justifikatu behar dituzten gusasoek aukera dute IKASTEA ataritik egiteko. Horrela, orain arteko papelezko agiria ekarri beharrik ez dute izango.

 

Ebaluazio diagnostikoa

  • 2017/01/29 |

Martxoaren 6tik 31era bitartean, DBHko 2. mailan dauden ikasleen ebaluazio diagnostikoa egingo da.

Ebaluatuko diren konpetentziak: gaztelania, euskara, ingelesa, matematika eta zientzia eta teknologia.

Sakatu hemen informazio guztia eskuratzeko.

Unibertsitatera sartzeko frogari buruzko informazioa

Hezkuntza Sailak, 2016/17 ikasturtean, Batxiler-titulua lortzeari eta unibertsate-ikasketetan sartzeko ebaluazio probari buruzko informazioa bidali digu.

Hemen klikatuz eskuratu dezakezue.

Halaber, EHUk, sarbide eta onarpenerako erabiliko dituen irizpide eta parametroak argitaratu berri ditu:

La Chandeleur c'est la fête des crêpes!

  • 2017/02/02 |
  • Teresa Marqués

Frantzian haundikiro ospatzen den Kandelario eguna (La Chandeleur) ospatu dute gure frantseseko ikasleek.

La Chandeleur crêpe-n jaia da. Otsailaren 2an ospatzen da. Erromatarren eta kelten garaian ere ospatzen zen, baina gero ospakizun erlijiosoa bilakatu zen, Jesus haurra, jaio zenetik 40 egun egin ondoren Jerusalengo tenpluan aurkeztu zuten eguneko jaia.

Kandelario eguna kandela hitzetik dator, eta horregatik, egun honetan, Jesus "Argia" dela adierazteko elizetan bedeinkatutako kandelak pizten dira.

Familian eta lagun artean crêpak jatea zoriontasuna eta ondasunak erakarriko dituelakoan egiten da.

Ikusi bideoa azpian, eta argazkiak irudien galerian.

Antzerkia ingelesez

  • 2017/01/11 |

Abenduaren 23an, institutuko areto nagusian, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat ingelesezko antzerki saio bat eskaini zen.

Antzeslanaren izenburua "Change the Channel" izan zen, eta "Moving On" taldeak antzestu zuen.

Ikasleen parte hartzea oso aberasgarria eta emankorra izan zen

Argazkiak, irudien galerian dituzue.

Euskararen astea

  • 2016/12/05 |

Abenduaren 1etik 9ra, "Euskararen astea" ospatuko dugu institutuan.

Hauek dira, besteak beste, antolatutako ekitaldiak: flashmobaren entseguak, flashmobaren grabaketa (abenduaren 3an San Nikolas plazan ikusi ahal izango dena), euskaraokea, Durangoko azokara irteera, herri kirolak, lipdub, trikia, kantak eta dantzak...

Ikusi hemen azpian flashmob-a. Baita, Durangoko azokan, Batxilergoko 1. mailako Ane España, Laura Freitas eta Ane Martínez ikasleek egindako erreportaia.

Argazkiak ikusteko, jo irudien galeriara.

 

 

 

Erasmus+: Bergen-Getxo

  • 2016/12/03 |
Azaroaren 18an amaitu genuen Bergen-eko ikasle eta irakasleekin aurrera emandako elkartrukea, Erasmus+ europar proiektuaren barruan.
Larunbatean Gaztelugatxen izan ginen parte hartu dugun familia guztiok, eta bertako giroaz eta paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.
Igandean elkarri agur esan genion, baino jakinik agur laburra dela, martxoan berriro elkartuko bait gara.
Mila esker familia guztioi hain harrera ona egiteagatik!
Programaren barruan egindako guztiaren berri izateko, Erasmus+ atalera jo dezakezue edota Our English Projects blog-era.
Argazkian, parte hartu duten familiak aireportuan.

IKASTEA ataria

  • 2016/10/01 |

2016/17 ikasturte honetan martxan jartzen dugu Hezkuntza Sailaren IKASTEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

2017/02/21
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 1 2 3 4 5
2017/02/21 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

IGEko asanblada orokorraren bilera

  • 2017/05/23 |

Ekainaren 8an, osteguna, arratsaldeko 6.00etan, 1. deialdian, eta 6.30etan, 2. deialdian, ondorengo gai-ordenarekin:

1) Talent Gune enpresaren proposamena - Ekinez eginez

2) Ingeleseko azterketa ofizial desberdinak prestatzeko klaseak

3) EGA azterketa prestatzeko klaseak

4) Zuzendaritza-batzordea berritzea

5) Galdera-erreguak.

DBH-3ko gurasoentzat informazio bilera

  • 2017/05/21 |

Datorren asteazkenean, hilak 24, arratsaldeko 6etan, areto nagusian, DBH-3ko ikasleen gurasoentzat bilera egingo da.

Bertan, DBH-3 amaitu ondoren egin daitekeenari buruzko informazioa emango da.

Bilera hau ikastetxean dauden ikasleen gurasoentzat da.

DBH eta Batxilergoko amaierako egutegia

  • 2017/04/27 |

DBH eta Batxilergoko atalean dituzue ikasturteko amaierako egutegiak, azken azterketen egutegia etab.,

OHAR GARRANTZITSUA  BATXILERGOKO 2. MAILAKO ETA DBHko 4. MAILAKO IKASLEENTZAT: Batxilergoa eta DBH amaitu ondoren, Ikasketa Historiak eskura izango dituzue IKASTEA atarian.

Ikasketa-gela

  • 2017/05/08 |

Maiatzaren 13tik uztailaren 9a arte, institutuko liburutegia zabalik egongo da ikasketa-gela gisa honako ordutegiarekin:

Astelehenetik ostiralera:  17.00 -  22.00

Larunbata, igandea eta jai egunetan: 9.00-14.00 eta 17.00-22.00 

Sarrera Bizkerre kaletik.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2016/06/22 |

2015/16 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASTEA ataritik lor dezakete.

Aurrez erregistratu egin behar da eta horretarako argibideak "Dokumentoak" atalean dituzue.

Batxilergoko eta DBHko 3. ebaluazioko notak

  • 2017/05/20 |

Ikusi daitezke dagoeneko Batxilergoko eta DBHko 3.ebaluazioko notak.

Horretarako, IKASTEA atarira joan behar duzue eta aurrez erregistratu.

Erregistratzeko behar duzuen laguntzarako liburuxka "Dokumentoak" atalean duzue.

Notak eta faltak

  • 2016/10/18 |

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASTEA botoian sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

Euskarazko B1 eta B2 agiriak

  • 2016/12/07 |

2015/16 ikasturtean Batxilergoa eta DBH amaitu duten D ereduko ikasleak idazkaritzatik pasa daitezke euskarazko B1/B2 tituluaren agiria jasotzera.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net