ES | EU
Gobierno Vasco

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian 2019

  • 2018/11/15 |

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Bideo-lehiaketa

  • 2018/11/06 |

Baldintzak:

1. Edozein bideo mota (laburmetraia, youtuberra, antzerkia…).

2. Gaia: euskara (honen barruan: Euskaraldia, euskal kultura…).

3. Iraupena: gehienez lau minutu.

4. Banaka zein taldeka egin daiteke.

5. Kategoriak: DBH eta Batxilergoa.

6. Entregatzeko epea: azaroak 28.

7. Saria: 40 euro erosketa txartelean kategoria bakoitzean.

 

 

Euskaraldia 2018

  • 2018/10/29 |

Eguraldiak azkenean lagundu digunez, atsedenaldian Euskaraldiaren argazkia ateratzeko bildu gara hainbat ikasle, irakasle eta guraso.

Egitarauak euskararen nazioarteko egunera arte, abenduaren 3a arte hain zuzen, jarraituko du.

Argazkiak ikusteko, sakatu esteka honetan:

https://sway.office.com/t9xaxsTlunbLlXeD?ref=Link

 

Eskola kontseilua berriztatzea

  • 2018/10/17 |

Bi urtetik behin Eskola kontseiluaren zati bat berritzea tokatzen da: aurten 7 irakasle, 4 guraso, 6 ikasle, eta ez irakaslea den pertsonalgoaren eta hezkuntza bereziko laguntzaileen ordezkari bana aukeratu behar dira.

Honatx egutegia:

  • hautagaiak onartzea: urriaren 17tik 26ra (e-mail bat bidaliz helbide honetara: 014299aa@hezkuntza.net)
  • hautagaien zerrenda behin-behinekoz argitaratzea: urriak 29
  • behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea: urriaren 30etik azaroaren 2ra
  • aurkeztutako murtziloen ebazpena: azaroaren 7an
  • hautagaien zerrenda behin-betikoz argitaratzea: azaroak 8
  • hautaketa: azaroaren 14an (gurasoen hautagaiak automatikoki izendatuta geratzen dira, hautaketarik gabe, hutsuneak baino hautagai gehiago ez aurkezteagatik)
  • postaz botoa emateari buruzko eta bestelako argibideak (ez dagokio)
  • emaitzak: azaroak 19
  • emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea: azaroaren 20tik 22ra
  • murtziloen ebazpena: azaroaren 23tik 27ra
  • emaitzak behin-betikoz argitaratzea: azaroak 28
  • eskola kontseilu berriaren eraketa: abenduaren 14an

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Euskararen etxeko irabazleak

  • 2018/10/10 |

Maddi Fernandez (DBH-2-4) eta Oihane Villanueva (DBH-2-3), Euskararen etxeko komiki lehiaketan irabazitako sariekin iaz egindako bisitaldian.

ZORIONAK!

Segurako barnetegian

  • 2018/10/01 |
  • Pilar Romero

Aste honetan, astelehenetik (urriak 1) ostegunera (urriak 4) DBH1.3-ko ikasleak Segurako aterpetxean daude, euskera indartzeko baita talde-harremanak sendotzeko ere.

 

Euskaraldia!

  • 2018/09/28 |

EUSKARALDIAN AKTIBOKI PARTE HARTU GURA DUZU?

ZATOZ BILERA IREKIETARA!!

1-        Urriaren 2an, martitzena, 18:00etatik 19:00etara, Algortako AZEBARRI KULTUR ELKARTEAN (Euskal Herria kalea, 14-16).

2-       Urriaren 4ean, eguena, 18:00etatik 19:00etara, RKEn (Romo Kultur Etxea; Santa Eugenia plaza 1).

Ahobizi, Belarriprest eta Irribizientzako tailerrak, sare pertsonalaren osaketarako aurre akordioak, Euskaraldia Sorginzulon, euskararik jakin ez arren seme-alabak euskaldundu dituzten getxoztarrei omenaldia, izena emateko infoguneak.... Ezin hobeto pasako dugu!!

AKTIBATU EUSKARA!!

http://www.getxoztarrak.eus/

euskaraldiagetxon@gmail.com

688 653 042

Segurako barnetegian

  • 2018/09/25 |
  • Pilar Romero

 DBH1.4-ko ikasleeak Segurako barnetegira joan ziren, euskeraren erabilpena indartzeko baita beraien arteko harremanak sendotzeko ere. 

 

Marina irabazle!

  • 2018/09/16 |
  • Pilar Romero

Marina Gonz├ílez Prada Txiki Baskardo narrazio lehiaketako irabazle suertatu da. Lehiaketa Ramiro Pinilla idazle getxotarraren oroimenean antolatu zen, Getxoko D.B.H.-ko 1. Mailako ikasleengan sormen literarioa pizteko asmoaz. 

Ekainaren azken egunetan Marinak, beste hamar ikaslerekin batera, parte hartu zuen lehiaketaren azken frogan Alzheimerren gaixotasunari buruzko eguneroko eran idatzitako narrazio batekin.

Saria jasotzerakoan, Marinak zera komentatu zuen: "istorioa bazegoela eta berak hitzetan jartzea besterik ez zuela egin".

ZORIONAK, MARINA!!!

 

Elkartrukea USAkin

  • 2018/09/08 |

Gure institutuko 25 ikasle Boston inguruan dagoen Scituate-eko Scituate High School ikastetxearekin egiten dugun elkartrukean parte hartzen ari dira.

Elkartrukea irailaren 15ean amaitzen da.

Ourenglishprojects blogean ikusi eta jarraitu ditzakezue euren esperientziak.

Argazkian, parte hartzen ari diren Uxue eta June ikasleak.

 

 

2017/12/12
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
2017/12/12 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2018/07/09 |

2017/18 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Notak eta faltak

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

Bideo-lehiaketa

2018/11/06

2018/10/29| Euskaraldia 2018

2018/10/01| Segurako barnetegian

2018/09/28| Euskaraldia!

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net