ES | EU
Gobierno Vasco

2018/19 ikasturterako Batxilergoko ikasle berrien onarpena

  • 2018/03/21 |

Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 2tik 14ra (online 13a arte)

  • Informazio bilerak guraso eta ikasleentzat:
    • A eredua: apirilaren 25ean, asteazkena, 18.00etan, areto nagusian
    • D eredua: apirilaren 26an, osteguna, 18.00etan, areto nagusian
  • Araudia
  • Eragin eremuak eta mugakideak
  • Zonaldeari buruzko puntuazioa jakiteko
  • Eskabide orria
  • Batxilergoko modalitateak
  • Maiz egiten diren galderak
  • Idazkaritzako ordutegia: 9.00-14.00
  • Behin-behineko zerrendak: onartuak eta ez onartuak: ekainak 1
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 6a arte
  • Uko egitea: ekainaren 6a arte
  • Behin-betiko zerrendak: ekainak 11
  • Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko eta Delegaritzatik zentro honetara bidaliak: ekainak 18
  • Matrikula-sobreak jasotzea: ekainaren 18tik aurrera (atezaintzan edo hemen bertan deskargatuz)
  • Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 20tik uztailaren 6a arte
  • Behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 12a arte

 

2018/19 ikasturterako DBHko ikasle berrien onarpena

  • 2018/04/11 |

Urtarrilaren 29tik  otsailaren9a arte (online 8a arte)

 

 

Mikel Martinez, hirugarrena Kimikako Olinpiadetan

  • 2018/04/09 |

Batxilergoko 2. mailako Mikel Martinez ikasleak hirugarren postua lortu du urtero Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Kimikako Olinpiadetan.

Maiatzean, Salamankan ospatuko den estatu mailako Olinpiadan parte hartuko du.

Zorionak Mikel!

Londresera txangoa

  • 2018/03/19 |

Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Londresen dabil igandean abiatu ondoren.

Astean zehar handik ibiliko dira hainbat ekitaldiz osatutako programa jarraituz.

Argazki gehiago, irudien galerian.

Enjoy!

Salamancara bidaia

  • 2018/03/19 |

Urtero bezala, Salamanca aldean ibili da Batxilergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasle talde bat ikasketa-bidaia dela eta.

Bertako unibertsitatetik argazki hau bidali digute.

Argazki gehiago dituzue irudien galerian.

 

Coca Cola lehiaketa

  • 2018/03/12 |

Martxoaren 9an, DBHko 2. mailako ikasle talde batek Coca Colak antolatzen duen euskarazko narrazio lehiaketan parte hartu zuen.

Aurtengoa 15 edizioa izan da.

Hauek izan ziren ikasleak: Unax Martinez, Unai Ibarguren, Naia Landa, June Alfayate, Nerea Isasi, Anue Catalan, Eider Cajigas y Uxue Gaminde.

Argazki gehiago, irudien galerian.

Ibilbide literarioa

  • 2018/02/27 |

Pasa den ostegunean, otsailak 22, Batxilergoko 1.4 eta 1.5 gelako ikasleek ibilbide literarioa egin zuten. 2. ebaluazioan Unai Elorriagaren Vredaman liburua irakurri zuten, eta bertan agertzen diren hainbat kokaleku bisitatu genituen, idazlearen beraren laguntzarekin batera. Idazleak inspirazio iturri izandako eta hain ezagunak zaizkigun zenbait toki ikusi genituen: Villamonte, Telletxe, San Nikolas eliza, Zabala eskola, ...

Argazkiak ikusteko, jo irudien galeriara.

Aste zurian Baztanera

  • 2018/03/05 |

Otsailaren 14tik 16ra bitartean, DBHko 25 ikaslek Lekarotzeko aterpetxean igaro dituzte hainbat egun.

Bidaia, institutuko Euskara departamenduak eta gurasoen elkarteak antolatu dute, Getxoko Udalaren diru laguntzarekin, eta helburua euskara sustatu eta ikasleek egoera ludikoetan erabiltzea izango da.

Irudien galerian dituzue argazkiak.

Eta hemen azpian bideoa.

 

Antzerki eskola

  • 2018/01/28 |

Kaixo guztioi!
Institutuko Guraso Elkarteak Normalkuntza Batzordearekin batera Antzerki eskola sortu nahi du institutuan. Hona hemen jardueraren gaineko datuak:

NORI ZUZENDUA: DBH 1 eta 2. mailako ikasleei

NOIZ HASI: Otsailak 5ean

NOIZ AMAITU: Maiatzak 28an

ORDUTEGIA: Astelehenetan 12:55etik 13:40ra (jantokiko jolasorduan)

HIZKUNTZA: Euskara

IRAKASLEA: Jon Urraza

PREZIOA: 10€ hilean (gehienezko prezioa, ikasle kopuruaren araberakoa)

10 ikaslez osatutako taldea sortu nahiko genuke eta ekainaren 1ean lau hilabete hauetako lanaren erakusgarri izango den antzezlana izango genuke ikusgai. Interesdunek izena eman dizaiotela euskara irakasleari urtarrilak 29 baino lehenago.

Saioa Agirre, Getxoko kirolari onena

  • 2018/01/13 |

Saioa Agirre, gimnasta, eta gure institutuko Batxilergoko ikaslea, 2017ko Getxoko kirolari onena izendatu dute berriz ere.

Kirolari onenaren saria irabazteko gainontzeko hautagaien artean baita ere Ibon Martinez, iazko gure ikasle ohia, zegoen. Berari "Marka Hautsiz" saria eman zioten.

Getxoberrin duzue informazio guztia.

Hemen klikatuz "El Correo" egunkarian Saioari eginiko elkarrizketa irakurri dezakezue.

Zorionak bioi!

Parisera bidaia

  • 2017/12/15 |

Batxilergoko 2. mailako frantseseko 17 ikasleko talde bat, Nerea Acebo eta Teresa Marques irakasleekin batera, Parisen izan dugu bisitaldian.

Argazki gehiago ikusi ahal izateko, jo irudien galeriara.

Hotzak akabatzen..., baina Parisek pena merezi du!

Antzerkia ingelesez

  • 2017/12/04 |

Azaroaren 30ean, institutuko areto nagusian, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat ingelesezko antzerki saio bat eskaini zen.

Antzeslanaren izenburua "Fortune's Fool" izan zen, eta "Moving On" taldeak antzestu zuen.

Ikasleen parte hartzea oso aberasgarria eta emankorra izan zen

Argazkiak, irudien galerian dituzue.

Booktuberboom

  • 2017/12/02 |
  • Lexuri Ayo

Galtzagorri Elkarteak, Udal liburutegiekin batera antolatutako Booktuberboom lehiaketan, Batxilergoko Xabi Foruria sailkatu dute finalerako.

Hiru sailkatuen artean ETBko Gure Kasa programan jakinaraziko dute irabazlea. Han izan dugu Xabi programa grabatzen.

Zorte on, Xabi!!

Euskararen astea

  • 2017/11/23 |

Azaroaren 30etik abenduaren 7ra, "Euskararen astea" ospatuko dugu institutuan.

Hauek dira, besteak beste, antolatutako ekitaldiak: kalejira ikastetxetik, euskal zunba, euskaraokea, Durangoko azokara irteera, herri kirolak, filmak, hitzaldiak...

Egitarauaren xehetasunak agendan dituzue.

 

Euskararen Eguneko Bideoa

Hemen azpian duzue, Euskararen egunean, Getxoko eskoletan grabatutako bideoa.

Euskarak 365 egun!

Elikagaien bilketa

  • 2017/11/07 |

Azaroaren 7tik 20ra, urteroko elikagaien bilketa egingo dugu institutuan Bizkaiko elikagaien bankurako.
Behar diren elikagaiak: batez ere gailetak, zerealak, cola cao edo antzekoak, tomate-latak, arrain-kontserbak.
Ikasleek etxera eramango dituzten poltsetan ekarri ditzakezue, eta atezaindegiaren aurrean, sarreran, dauden kartoizko kaxetan utzi.

Horrez gain, supermerkatuetan abiatuko den elikagaien biketan parte hartzeko boluntarioak behar dira. Kanpaina horretan lagundu nahi baduzue, bai zuek bai zuen seme-alabak, mesedez, jarri harremanetan gune honetako ordezkariarekin, Javier Isasi (tel. 600.756.378).

Mila esker guztioi.

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian

  • 2017/10/23 |

Urriaren 23ko EHAAn argitaratu da Agindua, 2017ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu.

Barnetegian

  • 2017/09/28 |

DBHko 1-3 eta 1-4ko ikasleak Elgoibar eta Lemoiz aldeko bi baserritan izan dira azken lau egunotan.

Egonaldi hauen bitartez, inguru euskaldun peto-petoan murgildurik, euskaraz aritzeko konpetentzia lantzen da, eta horrekin batera, baita ere elkarbizitzarako konpetentzia.

Irudien galerian dituzue argazki gehiago.

2017ko Campus Zientifikoak

  • 2017/09/26 |

Hezkuntza-ministerioak 2017ko udaran eratuko ziren Campus Zientifikoetarako deialdia zabaldu zuen.

DBH-4 eta Batxilergoko 1. mailako zientzietako ikasleei zuzendutako eskaintza da.

Batxilergoko bi ikasle hautatuak izan ziren, Ane San Jose eta Ivonne Chouza.

Hona hemen Ivonnek (argazkian) bizi izandakoaren berri:

"Soy Ivonne Chouza, de 2° de Bachillerato.
El año pasado participé en los Campus Científicos de Verano, concretamente, en un proyecto llamado “La unidad básica de la vida”, en Salamanca. En él, determinamos la cantidad de una proteína en un cultivo celular y expusimos el proceso delante de nuestros monitores y compañeros de otros proyectos (el mes de Julio se divide en cuatro turnos, y en cada turno se realizan cuatro proyectos diferentes a la vez; cada alumno tiene asignado un proyecto, pero las actividades lúdicas son comunes a todos los estudiantes). Además, visitamos las catedrales más importantes, la biblioteca de Salamanca (normalmente cerrada al público) y la universidad, entre otros. También realizamos actividades de ocio, como  escalada, karaoke, visitas al teatro y a exposiciones de pintura, guerras de globos de agua y actividades científico-culturales, como la observación de júpiter, saturno y la luna al telescopio o talleres de experimentos. Ha sido una experiencia fantástica que todo alumno de ciencias debería probar, porque no sólo se aprende ciencia, también se conoce gente nueva y se realizan actividades verdaderamente interesantes."
 

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu lotura honetan: https://www.campuscientificos.es/

2017/06/17
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
2017/06/17 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

DBH-4ko gurasoentzat informazio bilera

  • 2018/04/12 |

Datorren asteazkenean, hilak 18, arratsaldeko 18.30etan, areto nagusian, DBH-4ko ikasleen gurasoentzat bilera egingo da.

Bertan, DBH-4 amaitu ondoren egin daitekeenari buruzko informazioa emango da.

Bilera hau ikastetxean dauden ikasleen gurasoentzat da.

Familiengunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren FAMILIENGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2017/06/21 |

2016/17 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia FAMILIENGUNEA ataritik lor dezakete.

Aurrez erregistratu egin behar da eta horretarako argibideak "Dokumentoak" atalean dituzue.

Batxilergoko eta DBHko 2.ebaluazioko notak

Ikusi daitezke dagoeneko Batxilergoko eta DBHko bigarren ebaluazioko notak.

Horretarako, FAMILIENGUNEA atarira joan behar duzue eta aurrez erregistratu.

Erregistratzeko behar duzuen laguntzarako liburuxka "Dokumentoak" atalean duzue.

Notak eta faltak

  • 2016/10/18 |

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan FAMILIENGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net