ES | EU
Gobierno Vasco

Antzerkia ingelesez

  • 2018/12/11 |

Abenduaren 3an, institutuko areto nagusian, DBHko ikasle guztientzat ingelesezko antzerki saio bat eskaini zen.

Antzeslanaren izenburua "The End of the Beginning" izan zen, eta "Moving On" taldeak antzestu zuen.

Ikasleen parte hartzea oso aberasgarria eta emankorra izan zen

Argazkiak, irudien galerian dituzue.

Euskararen astea

  • 2018/12/05 |

Abenduak 5, asteazkena

Durangoko Azoka: Urtero bezala ikasleen egunean batxilergoko lehen maila guztiak Durangoko Azokara joan dira euskal kulturan murgiltzera eta hango giroaz gozatzera.

Herri Kirolak: Gaur ere DBHko ikasleek parte hartu dute antolatutako jardueretan Heziketa Fisikoko irakasleek gidaturik.

Musikaz blai saioan batxilergoko 2. mailako hainbat ikasle kantu giroan aritu dira.

ARGAZKIAK HEMEN

 

Abenduak 7, ostirala

Abenduak 7

Berbodromoa: Batxilergoko A eta D ereduetako ikasleak solasean zenbait gairen inguruan. Elkar ezagutzeko eta hizkuntz ohiturak aldatzeko ariketa bikaina. Datorren astean DBHko ikasleekin egingo da, eta aurrerago ere bai, sortutako dinamikak aurrera egin dezan (aktibatu mingaina 365 egunetan)

LA BASU: EHan rap egiten hasi zen lehenengo emakumea etorri zaigu DBH4koekin master class parte-hartzailea ematera. Bere esperientzia azaldu du eta berarekin batera rap egiteko aukera izan da.

Aurkezpena: Abenduak 7, ostirala

 

Antzerkira

  • 2018/11/23 |

Asteazkenean, hilak 21, Batxilergoko 2.3 eta 2.4ko ikasleak Arriaga Antzokira joan ziren GHERO antzeslana ikustera.

Antzeslanak euskararen biziraupenari buruzko gorabeherak isladatzen ditu.

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian 2019

  • 2018/11/15 |

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Eskola kontseilua berriztatzea

  • 2018/10/17 |

Bi urtetik behin Eskola kontseiluaren zati bat berritzea tokatzen da: aurten 7 irakasle, 4 guraso, 6 ikasle, eta ez irakaslea den pertsonalgoaren eta hezkuntza bereziko laguntzaileen ordezkari bana aukeratu behar dira.

Honatx egutegia:

  • hautagaiak onartzea: urriaren 17tik 26ra (e-mail bat bidaliz helbide honetara: 014299aa@hezkuntza.net)
  • hautagaien zerrenda behin-behinekoz argitaratzea: urriak 29
  • behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea: urriaren 30etik azaroaren 2ra
  • aurkeztutako murtziloen ebazpena: azaroaren 7an
  • hautagaien zerrenda behin-betikoz argitaratzea: azaroak 8
  • hautaketa: azaroaren 14an (gurasoen hautagaiak automatikoki izendatuta geratzen dira, hautaketarik gabe, hutsuneak baino hautagai gehiago ez aurkezteagatik)
  • postaz botoa emateari buruzko eta bestelako argibideak (ez dagokio)
  • emaitzak: azaroak 19
  • emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea: azaroaren 20tik 22ra
  • murtziloen ebazpena: azaroaren 23tik 27ra
  • emaitzak behin-betikoz argitaratzea: azaroak 28
  • eskola kontseilu berriaren eraketa: abenduaren 13an

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

2018/11/06
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
2018/11/06 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2018/07/09 |

2017/18 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Notak eta faltak

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net