ES | EU
Gobierno Vasco

Familiengunea (IKASTEA)

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASTEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Gurasoen eskola

  • 2017/03/21 |

Hilaren 29an, eta apirilaren 5 eta 26an, arratsaldeko 6.30etan, eta institutuko 041 gelan (beheko solairuan), Getxoko gurasoen elkarteak antolatutako hiru jardunaldietako  formakuntza saioak eskeiniko dira.

Jorratuko den gaia hau izango da: "Estresa bideratzea eta emozioen kontrola".

Ikastaro hau Getxoko Udalaren laguntzari esker eskaintzen da eta doakoa da.

Gurasoekin bilerak

  • 2017/09/09 |

Tutoreek gurasoekin egingo dituzten bilerak honako egunetan izango dira:

Asteartea, urriak 3: DBH-1 eta DBH-2

Asteazkena, urriak 4: DBH-3, DBH-4 eta Hezkuntza berezia

Osteguna, urriak 5: BATX-1 eta BATX-2

Ordua: 18.30

Lekua: talde bakoitzaren gelan

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net