ES | EU
Gobierno Vasco

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian 2019

  • 2018/11/15 |

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Liburuak nola lortu

  • 2014/06/25 |

AUKERAK:

Kudeaketa solidarioan parte hartu (DBH-1 eta DBH-2 mailetan bakarrik)

Liburu dendan erosi

Aurreko kurtsoko ikasleei eskatu

Institutuan (atezaintzan) behar ez diren liburuak utzi, behar duenari uzteko


Saldu edo erosi bigarren eskukoak ondoko edo antzeko web orrietan:

Kultura Ondarea saria

  • 2015/06/20 |

Ekainaren 19an, goizean, Bilboko Miguel de Unamuno institutuko paraninfoan banatu ziren "Kultura Ondarea" lehenengo sariak. Lehiaketa hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eratu du.

Gure zentroko sei ikasleek, Juan Carlos Martinez irakaslearen gidaritzapean, saria lortu dute. Eta sari horren truke, Irlandara bidaiatuko dute ekainaren 23tik 30era.

Dakizuenez, egin beharreko lana bi bideo egitea zen, make-of bat eta hiru hizkuntzetan osatutako 10 minutuko beste bideoa, "Surfing Our Traditional Basque Boat Rebuilding". Horretarako Getxoko "Itxas Egurra Haizean" taldearen ordaindu ezineko laguntza izan dute.

Bideoak orri honetan bertan ikusi ahl dituzue edo hemen sakatuz.

Zorionak denoi!

Lortu dugu! Irlandara!

  • 06/06/2015 |

Oraindik ez dakigu lehenengo, bigarren edo hirugarren saria lortu dugun, baino jakin badakigu Irlandara goazela zerbait irabazi dugulako Kultura Ondarea lehiaketan behean duzuen bideoagatik.

Sari banaketa datorren ostiralean, hilak 19, 12.30etan, Bilboko Miguel de Unamuno BHIan izango da.

Irlandara goaz ekainaren 23tik 30era!

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net