ES | EU
Gobierno Vasco

Bideo-lehiaketa

  • 2018/11/06 |

Baldintzak:

1. Edozein bideo mota (laburmetraia, youtuberra, antzerkia…).

2. Gaia: euskara (honen barruan: Euskaraldia, euskal kultura…).

3. Iraupena: gehienez lau minutu.

4. Banaka zein taldeka egin daiteke.

5. Kategoriak: DBH eta Batxilergoa.

6. Entregatzeko epea: azaroak 28.

7. Saria: 40 euro erosketa txartelean kategoria bakoitzean.

 

 

SARIAK

Bideo-lehiaketan saritutako ekoizpenak hauexek izan dira:

Batxilergokoen artean sari bakarra

*Hemen gara: Genero indarkeria salatzeko 2.4 taldeko Julene Mazaira, June Urrutia eta Libe Urrutia ikasleek antzeztu dute beraiek sortutako abestia (bai hitza bai musika).

 

DBHkoen artean bi sari ex aequo banatu dira

*Txanogorritxo supereuskalduna: Bideo-jolas batean oinarrituta 2.3 taldeko Peru Apraiz, Nicolás De Prit, Alex García eta Asier Vargas ikasleek istorio berri bat asmatu dute bikoizketa lan originala eginez.

*Bi ele: Ekoizpen honetan marrazkien bitartez 3.1 taldeko Adriana Fericgla eta Mariona Riba ikasleek euskara eta gaztelaniaren zenbait hitzen arteko jolasa proposatu dute.

Aurkezpena: bideo-lehiaketa.

 

Euskararen astea

  • 2018/12/05 |

Abenduak 5, asteazkena

Durangoko Azoka: Urtero bezala ikasleen egunean batxilergoko lehen maila guztiak Durangoko Azokara joan dira euskal kulturan murgiltzera eta hango giroaz gozatzera.

Herri Kirolak: Gaur ere DBHko ikasleek parte hartu dute antolatutako jardueretan Heziketa Fisikoko irakasleek gidaturik.

Musikaz blai saioan batxilergoko 2. mailako hainbat ikasle kantu giroan aritu dira.

ARGAZKIAK HEMEN

 

Abenduak 7, ostirala

Abenduak 7

Berbodromoa: Batxilergoko A eta D ereduetako ikasleak solasean zenbait gairen inguruan. Elkar ezagutzeko eta hizkuntz ohiturak aldatzeko ariketa bikaina. Datorren astean DBHko ikasleekin egingo da, eta aurrerago ere bai, sortutako dinamikak aurrera egin dezan (aktibatu mingaina 365 egunetan)

LA BASU: EHan rap egiten hasi zen lehenengo emakumea etorri zaigu DBH4koekin master class parte-hartzailea ematera. Bere esperientzia azaldu du eta berarekin batera rap egiteko aukera izan da.

Aurkezpena: Abenduak 7, ostirala

Hemen duzue Batxilergoko 1-1 eta 1-2ko ikasleek egindako bideoa.

Hemen duzue Batxilergoko 1-3 eta 1-4ko ikasleak egindako bideoa.

 

Euskararen astea

  • 2018/12/04 |

 Abenduak 4, asteartea

Berbodromoa antolatu da, batxilergoko A eta D ereduko ikasleak taldeka elkarrekin solasean. Esperientzia aberasgarria guztiontzat!!!

Poesia Errezitaldi Musikatua. Ekitaldi eder honetan honako hauek izan dira parte hartu duten institutuko sortzaileak:  Unai Elorriaga (idazle eta irakaslea), Peru Irastorza (bertsolari eta ikaslea) eta Josu Aurrekoetxea (musikari eta irakaslea).

Euskararen Etxea bisitatzera DBHko 1. maila joan da.

Herri Kirolekin ondo pasatzeko aukera izan dute DBHko 3 eta 4koek Heziketa Fisikoko irakasleek antolatutako lokotx eta sokatira txapelketetan.

 

ARGAZKIAK : Abenduak 4, asteartea

Euskararen astea

  • 2018/12/03 |

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, Euskaraldiaren 11.a ere bete da. Besteak beste, erromeria eta txokolatada izan ditugu. Hurrengo egunetan ere euskal astea ospatzeko hainbat jarduera antolatuta dauzkagu. 

Hasiera polita izan da. Eskerrik asko zuen atxikimenduagatik. 

 

Euskaraldia: txapak banatzea

  • 2018/11/23 |

Gure institutuan, atsedenaldian, Euskaraldiaren txapak banatu ditugu.

Giro polita izan dogu hasiera honetan eta partaidetza bikaina izan da.

Mila esker guztioi!

Argazki gehiago, irudien galerian.

 

Euskaraldia!

  • 2018/11/22 |

EUSKARALDIAN AKTIBOKI PARTE HARTU GURA DUZU?

HEMEN DUZUE GIDA BAT

AKTIBATU EUSKARA!!

http://www.getxoztarrak.eus/

 

Euskaraldia 2018

  • 2018/10/29 |

Eguraldiak azkenean lagundu digunez, atsedenaldian Euskaraldiaren argazkia ateratzeko bildu gara hainbat ikasle, irakasle eta guraso.

Egitarauak euskararen nazioarteko egunera arte, abenduaren 3a arte hain zuzen, jarraituko du.

Argazkiak ikusteko, sakatu esteka honetan:

https://sway.office.com/t9xaxsTlunbLlXeD?ref=Link

 

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net