ES | EU
Gobierno Vasco

Artigaseko zabortegira bisitaldia

  • 2016/01/22 |

AGENDA 21eko ekintzen artean, DBHko 3-1 eta 3-4 taldeetako ikasleak, gehi Gela Iraunkorreko ikasle talde bat, Artigaseko zabortegian izan ziren urtarrilaren 13an.

Bertan, hondakinen Murrizketa, hondakin ezberdinen norakoa, Birerabilketa eta Birziklaketaren garrantzia ezagutu zituzten.

Argazki gehiago, irudien galerian.

Pablo Zapata idazlearekin solasaldia

  • 2015/12/22 |
  • Pilar Romero

DBHko 1. mailako eta Gela Egonkorreko ikasleek Pablo Zapata idazlearekin izan dute gaur solasaldia. Bera ikasleek lehenengo  ebaluaketan irakurritako "Por las praderas del cielo" eleberriaren egilea da.

Eleberriaren eskenatokiak diren Potala eta Tibeteko argazkiak erakutsi dizkigu, baita haien ohiturak azaldu ere.

Amaitzeko, bi ipuin kontatu eta eleberria sinatu egin die irakurleei.

Egokitutako kirola

Astearte eta ostegunetan, 15.30tik 17.00ra, hezkuntza bereziko ikasleek egokitutako kirol saioak dituzte institutuko gimnasioan.

Bizkaiko egokitutako kirolaren federazioko begiraleek eskaintzen duten jarduera bat da.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net