ES | EU
Gobierno Vasco

Artigaseko zabortegira bisitaldia

  • 2016/01/22 |

AGENDA 21eko ekintzen artean, DBHko 3-1 eta 3-4 taldeetako ikasleak, gehi Gela Iraunkorreko ikasle talde bat, Artigaseko zabortegian izan ziren urtarrilaren 13an.

Bertan, hondakinen Murrizketa, hondakin ezberdinen norakoa, Birerabilketa eta Birziklaketaren garrantzia ezagutu zituzten.

Argazki gehiago, irudien galerian.

BTEK-era bisitaldia

  • 2016/01/22 |

Agenda 21 eta Biologia-Geologia departamenduak antolatuta, Batxilergoko 1-1 eta 1-3 taldeetako ikasleak Zamudioko Parke teknologikoan izan ziren urtarrilaren 18an.

Zientziaren Museoa eta biomedikuntza, nanoteknologia eta robotikako tendentzia berriak ezagutu zituzten.

Nanoteknologiarekin zerikusia zuen tailerra landu ondoren, arlo guzti hauei buruzko informazioa eta lanbide-orientazioa jaso zuten

Argazki gehiago, irudien galerian.

Agenda 21

  • 2015/11/24 |

Eskola Agenda 21 programak garapen iraunkorra eta ingurumen-arazoen konponketa sustatzen laguntzeko ezagupen eta jarrerak garatzea du helburu, eta hezkuntza komunitatearen partaidetza ardatz nagusia du.

Iraunkortasuna arlo anitzetan kontuan izan behar da: bioaniztasuna, aldaketa klimatikoa, kutsadura, garraioa eta mugikortasuna, eta abar. Aurten jorratu beharreko gaia "Getxoko Hiriko Ordenazio Plana" izango da, eta gai honi buruz zenbait jarduera burutuko dira.

Gure institutuan, Eskola A21 taldeak hamar urte baino gehiago daramatza lanean. Taldean parte hartu nahi izanez gero, Mercedes Umaran irakaslearekin harremanetan jar zaitezte.

Informazio gehiago eskuratzeko, A21eko blogean sartu honako helbide honetan.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net