ES | EU
Gobierno Vasco

Batxilergoko 1. mailako amaierako egutegia 2016/17

  • 2017/05/16 |

BATXILERGOKO LEHENENGO MAILAKO AMAIERAKO EGUTEGIA

TAKILETAKO GILTZAK ENTREGATZEA: azken notak banatu aurretik, takiletako giltzak tutoreari entregatu behar zaizkio.

Giltza galdu duenak, 2,50 € ordaindu beharko ditu. Azken eguna: maiatzaren 19a

IKASTEA ataria

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASTEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Batxilergoko 1. mailatik 2.era igarotzea

Batxilergoko 1. mailatik 2.era igarotzeko arau berriak, indarrean dagoen legediaren arabera: ikusi 32. artikulua, abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko kurrikuluma ezartzen duena (2015/01/03ko BOE):

Los alumnos y alumnas promocionarán de primero a segundo de Bachillerato cuando hayan superado las materias cursadas o tengan evaluación negativa en dos materias, como máximo.(...)

Ez da posible izango hiru edo lau ikasgaiekin errepikatzea.

Fruizko basaltozko zutabeak

  • 2015/11/24 |
  • Mercedes Umaran

Batxilergoko 1. mailako Biologia eta Geologia egiten duten ikasleak (argazkian), euren irakaslearekin, Mercedes Umaran, Fruizen izan dira, bertako basaltozko zutabe famatuak ikusten. Hain zuzen, Irlandako Erraldoien Galtzadakoaren antzekoak dira.

Erabilitako liburuen donazioa

Aurten erabilitako liburuak behar ez dituzuenok, eta dohain ematea nahi izanez gero, atezaintzan utzi ditzakezue.

Eskerrikasko!

BTEKera bisitaldia

  • 2014/11/25 |

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Zamudioko Teknologi parkeko BTEKen izan dira.

Gazteek teknologiaren mundua hobeto ezagutzea da instalakuntza hauen helburua eta horretarako prestaturik dituzte tresneri eta metodologi interaktiboak.

Oso, oso interesgarria.

Passion for knowledge

  • 2013/10/04 |

"Passion for knowledge", "Jakinduriarekiko pasioa", EHUk babesten duen dibulgazio-programa bat da non zientzie buruzko jakinmina sentitzen duten ikasleek munduko ikerlari ospetsuenekin, Nobel saridunak tartean, egoteko, eta entzuteko, aukera dute.

Urriaren 3an, ostegunean, hemen ikusten dituzuen batxilergoko ikasle hauek, Mercedes Umaran Biologiako irakaslearekin, Londreseko Imperial College-en Fotonikako irakasle eta ikerlari famatua den Sir John Pendryrekin izan zen solasaldian (ingelesez) parte hartu zuten.

Argazkian, Pedro Miguel Etxenike euskal zientzilariarekin.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net