ES | EU
Gobierno Vasco

2017/18 ikasturterako DBHko ikasle berrien onarpena

  • 2017/02/14 |

Urtarrilaren 30etik  otsailaren10a arte (online 9a arte)

 

 

  • Sartzeko lehentasuna daukaten zentroak: CEIP San Ignacio HLHI (A-D), CEIP Larrañazubi HLHI (A), CEIP Juan Bautista Zabala HLHI (D), CEIP Zubileta HLHI (D)
  • guraso eta ikasleentzako informazio-bilerak:
    • A eredua: urtarrilaren 24an, 18.30etan, areto nagusian
    • D eredua: urtarrilaren 25ean, 18.30etan, areto nagusian
  • idazkaritzako ordutegia: 9.00 -15.00 (ostiralean, 9.00-14.00)
  • 2017/18 ikasturterako eragin-eremuak
  • prozesuari buruzko informazioa
  • eskabide-orria
  • behar berezidunentzat galdetegia
  • maiz egiten diren galderak
  • eskatzaileen zerrenda
  • behin-behineko onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: otsailak 23
  • erreklamazioak: martxoaren 8a arte
  • eskabideari uko egitea: martxoaren 8a arte
  • behin-betiko onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: martxoak 16
  • Delegaritzatik beste zentro batetara bideratuak eta gaurkotutako itxaron-zerrenda: martxoak 27
  • behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: apirilaren 10a arte
  • ekainaren 1etik aurrera gutun bat bidaliko zaie familiei datorren ikasturteari eta matrikulazioari begira beharrezkoak diren hainbat argibideekin
  • matrikula-sobreak jasotzea: ekainaren 15etik atezaintzan (edo hemen sakatuz)
  • matrikula prozesua amaitzeko epea: zehazteko

La Chandeleur c'est la fête des crêpes!

  • 2017/02/02 |
  • Teresa Marqués

Frantzian haundikiro ospatzen den Kandelario eguna (La Chandeleur) ospatu dute gure frantseseko ikasleek.

La Chandeleur crêpe-n jaia da. Otsailaren 2an ospatzen da. Erromatarren eta kelten garaian ere ospatzen zen, baina gero ospakizun erlijiosoa bilakatu zen, Jesus haurra, jaio zenetik 40 egun egin ondoren Jerusalengo tenpluan aurkeztu zuten eguneko jaia.

Kandelario eguna kandela hitzetik dator, eta horregatik, egun honetan, Jesus "Argia" dela adierazteko elizetan bedeinkatutako kandelak pizten dira.

Familian eta lagun artean crêpak jatea zoriontasuna eta ondasunak erakarriko dituelakoan egiten da.

Ikusi bideoa azpian, eta argazkiak irudien galerian.

Unibertsitatera sartzeko frogari buruzko informazioa

Hezkuntza Sailak, 2016/17 ikasturtean, Batxiler-titulua lortzeari eta unibertsate-ikasketetan sartzeko ebaluazio probari buruzko informazioa bidali digu.

Hemen klikatuz eskuratu dezakezue.

Halaber, EHUk, sarbide eta onarpenerako erabiliko dituen irizpide eta parametroak argitaratu berri ditu:

Ebaluazio diagnostikoa

  • 2017/01/29 |

Martxoaren 6tik 31era bitartean, DBHko 2. mailan dauden ikasleen ebaluazio diagnostikoa egingo da.

Ebaluatuko diren konpetentziak: gaztelania, euskara, ingelesa, matematika eta zientzia eta teknologia.

Sakatu hemen informazio guztia eskuratzeko.

Antzerkia ingelesez

  • 2017/01/11 |

Abenduaren 23an, institutuko areto nagusian, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat ingelesezko antzerki saio bat eskaini zen.

Antzeslanaren izenburua "Change the Channel" izan zen, eta "Moving On" taldeak antzestu zuen.

Ikasleen parte hartzea oso aberasgarria eta emankorra izan zen

Argazkiak, irudien galerian dituzue.

Gabonetako jaialdia

  • 2016/12/24 |

Urtero bezala, aurten ere, abenduaren 23an ospatu genuen Gabonetako oporraldiaren aurreko jaialdia.

Aurten, iaz bezala, Batxilergoko 1. mailako Gorputz Hezkuntzako ikasleek dantza saioa esakaini ziguten.

Laister ikusi ahal izango dituzue bideoak eta argazki gehiago irudien galerian.

50. Urteurreneko lehiaketen sariak

  • 2016/12/14 |

Hemen dituzue 50. urteurrenaren inguruan antolatutako lehiaketen saridunak.

Izen bakoitzean sakatuz, saritutako lanak ikusi ahal izango dituzue.

Sariak Gurasoen elkarteak oparitu ditu.

 
Euskera1. SariaAne San José"Ihesean"
 2. SariaAne España"Begiak itxi baino ez nituen egin"
 3. SariaCristina Pérez"50. urteurreneko ospakizuna"
    
Castellano1. SariaAdriana Fericgla"El aula número 13"
 2. SariaNaia Ostaikoetxea"Misión: fotografía en blanco y negro"
 3. SariaÍñigo Angulo"El amigo de la muerte"
    
Ingelesa1. KategoriaGoiuri Cuadra Halloween night
 2. KategoriaNaia Ostaikoetxea Picnic day
    
FrantsesaSari bakarraHegoa Pombo 50e anniversaire
    
Marrazketa1. SariaAne Martínez 
 2. SariaEstibaliz Amorós 
 3. SariaJia Yan Ye 

 

Euskararen astea

  • 2016/12/05 |

Abenduaren 1etik 9ra, "Euskararen astea" ospatuko dugu institutuan.

Hauek dira, besteak beste, antolatutako ekitaldiak: flashmobaren entseguak, flashmobaren grabaketa (abenduaren 3an San Nikolas plazan ikusi ahal izango dena), euskaraokea, Durangoko azokara irteera, herri kirolak, lipdub, trikia, kantak eta dantzak...

Ikusi hemen azpian flashmob-a. Baita, Durangoko azokan, Batxilergoko 1. mailako Ane España, Laura Freitas eta Ane Martínez ikasleek egindako erreportaia.

Argazkiak ikusteko, jo irudien galeriara.

 

 

 

Erasmus+: Bergen-Getxo

  • 2016/12/03 |
Azaroaren 18an amaitu genuen Bergen-eko ikasle eta irakasleekin aurrera emandako elkartrukea, Erasmus+ europar proiektuaren barruan.
Larunbatean Gaztelugatxen izan ginen parte hartu dugun familia guztiok, eta bertako giroaz eta paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen.
Igandean elkarri agur esan genion, baino jakinik agur laburra dela, martxoan berriro elkartuko bait gara.
Mila esker familia guztioi hain harrera ona egiteagatik!
Programaren barruan egindako guztiaren berri izateko, Erasmus+ atalera jo dezakezue edota Our English Projects blog-era.
Argazkian, parte hartu duten familiak aireportuan.

Egunik handiena

  • 2016/11/15 |

Astelehenean, azaroak 14, hainbeste zain egon ondoren, ospatu genuen 50. urteurrenaren eguna.

Norvegiatik, Erasmus + europar programaren barruan, etorritako 15 ikasle eta euren irakasleei egindako harrerarekin hasi genuen eguna areto nagusian.

Ondoren, eta jarraian, 9.10etatik hasita "Musika eta hitzak" tarteak izan genituen ikasle guztientzat, bai euskaraz bai gazteleraz.

Idazle eta gure institutuko irakasle den Unai Elorriaga hasi zen "Baroja eta Barojatarrak" hitzaldiarekin. Ondoren, Getxoko Filatelia elkartekoak, Armando Llamosas historialaria eta Jesus Fernandez Ungil irakasle emeritoa aritu ziren ikasleen aurrean.

Hitzaldi guztien aurretik primerako musika emanaldiak eskaini zizkiguten, Ana Pila, musikako irakaslearen gidaritzapean, bertako Musikako ikasleeek.

Hamaiketan, sarrera nagusian, eta Getxoko Alkatea bertan zelarik, ospakizun berezia egin genuen. Aurreskua dantzatu ondoren Itxasne Elorza eta Iraia Doncel ikasleek, altzifre bat landatu zen oroigarri gisa. Txema Cuestak, antzinetasun gehieneko irakasle izanik, Cristian Gonzálezek, ikasleen partetik, eta Ana Puentek, Gurasoen elkarteko ordezkari gisa, palakada batzuek bota zituzten.

Bertsoak segidan hainbat ikasleen aldetik, Lexuri Ayo eta Joseba Agirrezabala irakasleek lagunduta.

Ondoren, zuzendariak, alkateak eta gurasoen ordezkariak hitz batzuek esan zituzten.

Azkenik, ekitaldiari amaiera emanez, "Agur Jaunak" jo zuten, dotore jo ere,  Luken Agirregoikoak (tronpeta), Iraia Doncelek (txistu) eta Ana Pilak (pianoa), eta azken palakadak bota alkateak eta zuzendariak.

Hurrengo loturetan aurkituko dituzue egunkari desberdinetan agertutakoa ekitaldiari buruz:

 

IKASTEA ataria

  • 2016/10/01 |

2016/17 ikasturte honetan martxan jartzen dugu Hezkuntza Sailaren IKASTEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

2017/02/21
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 1 2 3 4 5
2017/02/21 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2016/06/22 |

2015/16 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASTEA ataritik lor dezakete.

Aurrez erregistratu egin behar da eta horretarako argibideak "Dokumentoak" atalean dituzue.

Batxilergoko eta DBHko 1. ebaluazioko notak

  • 2016/12/07 |

Ikusi daitezke dagoeneko Batxilergoko eta DBHko lehenengo ebaluazioko notak.

Horretarako, IKASTEA atarira joan behar duzue eta aurrez erregistratu.

Erregistratzeko behar duzuen laguntzarako liburuxka "Dokumentoak" atalean duzue.

Notak eta faltak

  • 2016/10/18 |

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASTEA botoian sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.

Euskarazko B1 eta B2 agiriak

  • 2016/12/07 |

2015/16 ikasturtean Batxilergoa eta DBH amaitu duten D ereduko ikasleak idazkaritzatik pasa daitezke euskarazko B1/B2 tituluaren agiria jasotzera.

© IES JULIO CARO BAROJA BHI
Telefonoa: 944306443 | Fax: 944306450 | 014299aa@hezkuntza.net