2020/21 ikasturterako DBHko ikasle berrien onarpena

  1. 2020/01/16 |

Urtarrilaren 27tik  otsailaren 7 arte (online 6 arte)

 

 

  • Sartzeko lehentasuna daukaten zentroak: CEIP San Ignacio HLHI (A-D), CEIP Larrañazubi HLHI (A), CEIP Juan Bautista Zabala HLHI (D), CEIP Zubileta HLHI (D)
  • guraso eta ikasleentzako informazio-bilerak:
    • A eredua: urtarrilaren 22an, 18.30etan, areto nagusian
    • D eredua: urtarrilaren 23an, 18.30etan, areto nagusian
  • idazkaritzako ordutegia: 9:00 -14:00
  • 2020/21 ikasturterako eragin-eremuak
  • prozesuari buruzko informazioa
  • eskabide-orria
  • behar berezidunentzat galdetegia
  • eskatzaileen zerrenda: otsailak 25 (IKASGUNEAN)
  • behin-behineko onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: martxoak 17 (IKASGUNEAN)
  • erreklamazioak: martxoak 25 arte
  • eskabideari uko egitea: martxoak 25 arte
  • behin-betiko onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: martxoak 31 (IKASGUNEAN)
  • behin-betiko zerrenda Delegaritzatik bideratuak kontuan hartu ondoren eta gaurkotutako itxaron-zerrenda: apirilak 21 (IKASGUNEAN)
  • behin-betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: apirilak 21
  • Delegaritzak emandako postuei uko egitea: maiatzak 5
  • ekainaren 1etik aurrera gutun bat bidaliko zaie familiei posta elektronikoz datorren ikasturteari eta matrikulazioari begira beharrezkoak diren hainbat argibideekin
  • matrikula-sobreak jasotzea: zehazteke (edo hemen sakatuz)
  • matrikula prozesua amaitzeko epea: zehazteke

Antzerki-foroa

  1. 2020/02/12 |
  2. Pilar Romero

Otsailaren 10ean D ereduko 1. mailako ikasleek antzerki-foro saio bat izan zuten.

Jarduera honetan injustizia edo zapalkeria dagoen egoera bat antzezten da eta ikusleei obran sartzeko aukera ematen zaie, konponbide bat bilatzeko. Lantzen ari diren gaia “Maitatzea ez da dominatzea” da, eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dute.

SANTA AGEDA

  1. 2020/02/08 |
  2. Pilar Romero
Santa Ageda bezperan kantuz

Otsailaren 4an,  Santa Ageda bezpera, oles egin dugu ikasle-irakasle batzuk. Gure institutuan jarduera berria izan da, baina hurrengo urteetan jarraipena emateko gogoz hasi gara.
Abestiaren lehenengo bi koplak DBHko 1. mailako D ereduko ikasleek egin dituzte eta beste guztiak Batxilergoko ikasle batzuenak dira.

Hemen azpian dituzue bideoak eta irudien galerian, argazkiak.

 

Gazteek gure memoria historikoa idazten dute

  1. 2020/01/30 |

Gaur Algortako Julio Caro Baroja Institutuan izan gara, zentro aitzindaria delako Gerra Zibilaren memoria biltzen eta kontserbatzen, aitona-amonek bilobei, Institutuko ikasleei, helarazitako kontakizunaren bidez. Horretaz guztiaz hitz egin dugu Rosa Pérez Varela irakaslearekin, "Matilde eta Martintxo" izeneko unitate didaktiko horren koordinatzailearekin, eta bi ikaslerekin, Guillermo Pradera eta Carmen Uribe-Salazarrekin (Herri Irratia).

Sakatu hemen elkarrizketa entzuteko.

 

Ikasgunea

  1. 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.