Antzerki-foroa

  1. 2020/02/12 |
  2. Pilar Romero

Otsailaren 10ean D ereduko 1. mailako ikasleek antzerki-foro saio bat izan zuten.

Jarduera honetan injustizia edo zapalkeria dagoen egoera bat antzezten da eta ikusleei obran sartzeko aukera ematen zaie, konponbide bat bilatzeko. Lantzen ari diren gaia “Maitatzea ez da dominatzea” da, eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dute.

SANTA AGEDA

  1. 2020/02/08 |
  2. Pilar Romero
Santa Ageda bezperan kantuz

Otsailaren 4an,  Santa Ageda bezpera, oles egin dugu ikasle-irakasle batzuk. Gure institutuan jarduera berria izan da, baina hurrengo urteetan jarraipena emateko gogoz hasi gara.
Abestiaren lehenengo bi koplak DBHko 1. mailako D ereduko ikasleek egin dituzte eta beste guztiak Batxilergoko ikasle batzuenak dira.

Hemen azpian dituzue bideoak eta irudien galerian, argazkiak.

 

Gazteek gure memoria historikoa idazten dute

  1. 2020/01/30 |

Gaur Algortako Julio Caro Baroja Institutuan izan gara, zentro aitzindaria delako Gerra Zibilaren memoria biltzen eta kontserbatzen, aitona-amonek bilobei, Institutuko ikasleei, helarazitako kontakizunaren bidez. Horretaz guztiaz hitz egin dugu Rosa Pérez Varela irakaslearekin, "Matilde eta Martintxo" izeneko unitate didaktiko horren koordinatzailearekin, eta bi ikaslerekin, Guillermo Pradera eta Carmen Uribe-Salazarrekin (Herri Irratia).

Sakatu hemen elkarrizketa entzuteko.

 

Patxi Zubizarreta

  1. 2019/12/19 |
  2. Pilar Romero

Atzo, abenduak 18, Patxi Zubizarreta idazlea etorri zitzaigun institutura DBH1-ko ikasleekin mintzatzeko.

Ikasleek irakurritako bere eleberri bat  ("Tres días en el vientre de la ballena") izan zen gaia.

Asko ginen arren, liburutegian egon ginen bilduta, Patxik kontatuko lituzkeen istorioak entzuteko irrikitan.

Antzerkia ingelesez

  1. 2019/12/03 |

Ostiralean, hilak 29, DBHko ikasleek ingelesezko antzezlan bat ikusteko aukera izan zuten aretoan.
Antzeztutako lanak Only Human zuen izena, eta konpainia, beste urteetan bezala, Moving On zen.
Ikasleek aktiboki parte hartu zuten antzezlanean, eta aktoreek rol txikiak eman zizkieten trama antzezteko eta inplikatzeko.
Ingelesez entzun eta hitz egin zuten, eta oso tarte atsegina igaro zuten.

Ikusi argazki gehiago irudien galerian.