Unai Elorriagarekin solasean

  • 2019/11/12 |

Gaur, 5. orduan izan da Unai Elorriaga gurean Batxilergoko 2.3, 2.4 eta 2.5eko ikasleekin SPrako tranbia lanaren inguruan solasean.

Bestalde, Unaik atera berria du ITURRIA, bere azken liburua!

 

Industriaren eguna: irabazleak!

  • 2019/11/08 |
  • Xose Hermida

Gure Batxilergoko ikasleek 2.edizioko Industriaren egunaren erronkaren saria irabazi dutenez, Teknologia mintegitik honelakoa adierazi nahi dugu:

Lehenengo Batxilergoko ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu 2. edizioko Industriaren egunaren erronkan parte hartzeagatik. Lan bikaina egin duzue guztiok benetan!  

Zorion bereziak irabazleei: Nerea, June, Dunixe eta Markeli. Alde batetik, klaseak zuen lana lehiaketa honetan parte hartzeko aukeratu duelako, eta beste aldetik, epaimahaiaren iritziz ideia berriztatzaileak, interesgarriak eta aplikagarriak proposatu dituzuelako .  

Beraz hau guztiagatik, Zorionak!, eta disfrutatu irabazi dituzun merezitako opariekin!

Gerra Zibilaren memoria

  • 2019/09/18 |

Euskadiko Artxibo Historikoan egin da gaur institutuko irakaslea den Rosa Perezek eginiko Gerra Zibilari buruzko "Matilde eta Martintxo" unitate didaktikoaren aurkezpena. Bertan jasotzen dira ikasleek euren amama eta aititei eginiko elkarrizketak Gerra Zibilan bizi izandako hainbat gorabehera jorratuz.

Ekimenak irakasgai ezberdinak lotzen ditu eta Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztien babesa jaso du. Baita inguruko udal erakundeena ere; eta Euskadi osora hedatzeko asmoa martxan da.

Argazkian, han izan diren ikasleak lanean ihardun duten guztien ordezkari gisa.

Hemen azpian dituzue unitate didaktikoaren azalpenak.

Ziortza irabazle!

  • 2019/09/19 |
  • Pilar Romero

Ziortza Alonso Pérez, institutuko DBH-2ko ikaslea, "Txiki Baskardo" bigarren narrazio lehiaketako irabazle suertatu da.
Lehiaketa, Ramiro Pinilla idazle getxotarraren oroimenean antolatzen da pasa den urtetik; baita Getxoko DBH-ko 1. mailako ikasleengan sormen literarioa pizteko asmoaz ere.

"Se amaron con una delicadeza que despertaba la envidia de las mariposas"  abiapuntutzat proposatutako esaldia zen ekainaren amaieran ospatu zen lehiaketaren azken fasean parte hartzen zuten neskeentzat (denak ziren neskak) eta Ziortzak idazle erromantiko baten nobelan kokatu zuen esaldia bere testua idazterakoan.
 
Marina González Pradak (aurreko edizioaren irabazlea, institutuko ikaslea ere) entregatu dio saria.

ZORIONAK, ZIORTZA!!!

Uneko Gunearen Egutegiak

Ikasgunea

  • 2017/09/09 |

2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.

Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita,  irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.

Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.

Hemen sakatuz, pausuz pausu ikusi ditzakezue erregistratzeari buruzko argibideak.

Laister izango dituzue eskura atari horretan Hezkuntza Saila prestatzen ari den hainbat aplikazio berri.

Ikasketa Historia jasotzea

  • 2018/07/09 |

2017/18 ikasturtean titulua lortu duten Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek dagoeneko Ikasketa Historia IKASGUNEA ataritik lor dezakete.

Notak eta faltak

Hala nahi izanez gero, dagoeneko, gurasoek zabalik daukate bere seme-alaben notak, faltak etab., ikusi ahal izateko aplikatiboa, hementxe bertan IKASGUNEA botoia sakatuz.

Gogoratu baita ere, aplikatibo horren bidez, irakaslegoarekin kontaktatu daitekela.

Aurrez erregistratu egin behar da.